kolpatu
ad. kolpatu, kolpa, kolpatzen (Hiztegi batua)
1 da/du ad. Zauritu. Eroriko handi bat egin zuen eta itsuski kolpatu zen. Ganibet ukaldiz kolpatu zuten. Lagun hurkoa hiltzea, kolpatzea edo jotzea. Begia kolpatu aurretik. Ehiztariak kolpatu baizik ez duen hartzak su gehiagorekin egiten du jauzi, kolpatu duenaren gainera. Gerlan kolpatua. Istripuz kolpatua.
2 du ad. Irud. Zure amodioak kolpatu nau. Gorputzeko garbitasuna kolpatu ez dutenak. Igande egunaren legea kolpatzen dutenak.
3 (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Auto istripua: bi hil eta hiru kolpatu. Bihotz-erdiragarri da kolpatuak ikustea eta entzutea. Aleman kolpatuz beteak ziren ospitaleak. Haren bihotz kolpatua.
[Oharra: teklak-eta ez dira kolpatzen].
Orotariko Euskal Hiztegian
berrogaialdi. Cuarentena, perÃodo de cuarenta dÃas. v. berrogeizaro. Berrogei-aldi onen ondoren deabrua alderatu eta tentatzen asi zitzaion. Lard 372. Ta andikan berrogei egunera, berrogei-aldia bete zitzaion. Jesus! Ura edaten asi ta an zakurra ikusten zuala. PEBiz 42. Naiz berrogai-aldi ezoak naiz legorikaragarriak edo izotzaldiak edo uzta ugariak zekazten. Or Mi 90. Garizumako edo berrogeialdiko barua, Jesukristo gure Jaunaren baruaren oroipenean egin oi dugu. Or MB 156.
Sinonimoak
ad. Ipar. [zauritu]: mankatu, zauritu, kaskatu Ipar., zaurtu Ipar., sakitu g.e.
Beste hizkuntza batzuetan
- es
- en
- fr
- port i
Testuinguruan
Euskal Herria munduan koronabirusak gehien kolpatu dituen herrialdeen artean dago. [Marta Ortega, Goiena.eus (2020-04-01)]
Reply