kopetilundu

ad. kopetilundu, kopetilun/kopetilundu, kopetiluntzen da/du ad. Kopeta ilun ipini edo ipinarazi. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kopetilundu, kopeta ilundu. Entristecerse, preocuparse. Beldur zan zerbait esango ziotela […]. Asi zan kopeta illuntzen. Apaol 82. Erabat kopetillundu zan bentaria. “Amohinóse mucho”. Berron Kijote 191.

Sinonimoak: ad.

    [haserretu]: beltzuri egin, haserretu, jauzi, koleratu, mokotu, muturtu, muzindu, zapuztu, inkoniatu Ipar., koskatu Ipar., muskertu Ipar., samurtu Ipar., beltzuritu g.e., despitatu zah., hiratu zah., irritu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es da/du ad. fruncir el ceño, arrugar la frente; hacer fruncir el ceño, hacer arrugar la frente
fr froncer les sourcils
en knit [sb] brows
port franzir o cenho

Erabat kopetilundu zen.

kopetilundu (Gaurko Hitza, Domeinu Publikoa)