korrika

Euskararen alde bi urtez behin AEK-k antolatzen duen herriekintza. Helduak euskalduntzeko edota euskaraz alfabetatzeko mugimendua sustatzea da helburua, AEKren ahalegina ezagutaraztearekin eta horretarako dirua biltzearekin batera. Barruan mezua duen lekukoa eskutan eramanez, herriz herri Euskal Herriaren itzulia etengabeko lasterraldian egiten da; eskuz esku aldatuz doa lekukoa eta nahi duten guztiek hartzen dute parte. 9 egun inguruko lasterraldiaren ondoren, helburuko herrian jaialdia egiten da. Lehenengo Korrika 1981ean izan zen. [Korrika]

adb. (G) 1. Oinez eta jauziak emanez (oin bat lurrean jarri baino lehen bestea altxatuz) abiadura handian ibiliz. Korrika egin, hasi, joan, ibili. Korrika-apustua. 2. Azkar, bizkor. Hau ezin da korrika eta presaka bukatu. • KORRIKA BATEAN. Lasterka batean. Korrika batean joan zaitez hori erostera. [korrika]

(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: 

korrika adond. Gip.
[arineketan]
 antxintxika, arineketan, arrapaladan, harramazkan, harrapaka, itsumustuan, lasterka, lasterrean, tarrapataka, tarrapatan, lasterrez Ipar., abespeluan Bizk., galopan Bizk., karraderan Bizk., karraka Bizk., takarraran Bizk., harrapazka G-N, arrapastaka g.e., arrapataka g.e., destajuan g.e., arrapatakan Bizk. g.e.
korrika iz.
[laster]
 antxintxiketa, arineketa, laster, lasterka, lasterketa, arrapalada Bizk., lasterkada Gip. g.e.
(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) corriendo (2) rápidamente, con rapidez, rápido, a toda prisa
fr (1) en courant (2) vite, à toute vitesse
en (1) running (2) fast, with/in haste
port (1) corriendo (2) a toda a pressa

Martin Ugalde kultur parketik abiatuko da 18. Korrika, gaur arratsaldean; euskalgintzan ari diren beharginek eramango dute lekukoa.  [Lehen pausoa, amets batetik (Berria.info, 2013-03-14)]

Jendea ezker-eskuin pasatzen zitzaion ondotik, eta bera ere korrika atera zen. [Riomundo, Jon Maia (Txalaparta, 2005)]