korroka

1. iz. Zurrunga. Lo zeuden korrokan. 2. iz. Korrokada. 3. iz. Igelek eta apoek egiten duten oihu erlatsa. 4. adb. Korrokak eginez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

korroka adond.
    [korrokak eginez]: korrokaka
korroka iz.
    [zurrunga]: Ipar.zurrunga, kurrunka Zub., marranga g.e., zurru g.e.
    [korrokada]: korrokada, poker Ipar., aupats Bizk., korroskada Bizk.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. ronquido (2) iz. [sabelarena] gruñido, borborigmo (3) iz. eructo, regüeldo (4) iz. croar (5) adb. [sabela] gruñendo
fr (1) iz. ronflement (2) iz. [sabelarena] gargouillis (3) iz. [korroskada] rot
en (1) iz. [zurrunga] snore (2) iz. [korrokada] belch; burp (3) iz. [apoek eta igelek] croak
port (1) iz. ronquido, ronqueira (2) iz. arroto (3) iz. coaxar

NEU NAIZ

Neu naiz
ene bizitzako idazlerik onena
ene egitez
ene kausaz
damu dut
baina esateko daukadana entzungo bazenu
ibaia hobeto itsasoratuko litzatekeela deritzot
meandroetan igelek berdin-berdin
egingo lukete korroka ilargipean
maiteminduek errazago sinetsiko lukete gezurra
egitan

Bala zeru urdina, Xabier Aldai

Susa poesia, 1993