koska

iz. 1. Gainalde batean, eta bereziki ertz batean, dagoen edo egiten den hutsune edo irtengune txikia. Koska batean eseririk. Hormak koskak zituen, oinak ipintzeko. 2. Kopuru bati zenbateko biribila kendu eta gelditzen dena. Hamabi mila pezeta eta koska. 3. Arazo baten eragozpen nagusia. Errudunak salatzea, hor dago koska. 4. Koskada. || koska 2 iz. (Ipar.) Talka. • KOSKAKA. Talkak joaz. Ahariak koskaka ari dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: koska iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[hutsune edo irtengune txikia]: akats, irtengune, mailatu, markets, maspil, uspel, hozka Ipar., maka Ipar., makadura Ipar., mailatune Bizk., goragune g.e., kamer g.e.
[eragozpena]: iltze, korapilo
[talka]: Ipar.inpaktu, talka, burata Zub., txoke Heg. beh.
koska izond. Ipar.
[burugogorra]: burugogor, buruhandi, egoskor, kaskagogor, lepagogor, muker, setati, setatsu, hisiati Ipar., hisikor Ipar., tematsu Ipar., temati Bizk., temoso beh., burugaizto g.e., burukoi g.e., setoso Gip. beh., buruzkin Ipar. g.e., butoi Ipar. zah.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. saliente, resalte; abultamiento, protuberancia (2) iz. entrante, hueco, hendidura; muesca; rebajo (3) iz. [gai, kontu, arazoarena] cuestión, clave, quid (4) iz. mordedura, mordisco (5) iz. trasquiladura, trasquilón (6) iz. (Art. Graf.) sangría (7) iz. (Mus.) traste
fr (1) iz. saillie ; rebord (2) iz. encoche, rainure (3) iz. hic (4) iz. morsure (5) iz. (Ipar.) fantasque, toqué
en (1) iz. projection [protuberance] (2) iz. nick, notch, ledge (3) iz. key (point), crux; question, point (4) iz. [koskada] bite

Sagarrari koska txikiak ematea gustuko zuen.

koska, #27hizki27argazki (FlickrCC, Dabid Martinez)

Ikusi “koska” hitza Dabid Martinezen #27hizki27irudi egitasmoaren blogean.