kresal
iz. (batez ere B) Gesala. Itsas haizearen kresal-usaina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Kresala: Txomin Agirreren ohitura–nobela (atalka argitaratua 1901-04 bitartean eta osorik 1906an). Amodiozko istorio bat tarteko dela, Euskal Herriko arrantzaleen bizitza eta ohiturak azaltzen ditu gorespen eta laudorioz. Argi eta garbi azaltzen dira Agirreren ideologiaren hiru ardatzak: euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristautasuna.
Sinonimoak: iz. Bizk.
[gesala]: gesal (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es salitre, nitro; agua de mar
fr salpêtre
en salty (sea) water
port salitre
Iñaki Murua 9:43 am on 2013/04/27 Permalink
Nire ekarpen musikala “kresal”ekin lotua; Oskorriren itsasotik ilargira abestian, hau dut gogoan:
“kresal usainak dakarkit maitearen aparra”