kuraios

adj. Ipar. Adoretsua, bihoztuna. Ingurukoen laguntzarekin, beti aitzina doan ama kuraiosa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kuraios (H), kuraioso, korajus (S ap. Lrq; Chaho, Gèze), kurajos (Urt), kurajoso (Urt), kurajus, koraios (Chaho).

Valiente, decidido, valeroso, enérgico. “Animosus, kurajósa, balénta” Urt II 109. “Leones animosi, lehoin, lehoñ kurajósoak” Ib. 110. “Courageux” H. v. korajetsu. Tr. Documentado en autores septentrionales desde mediados del s. XVII. En el s. XX sólo se encuentra un ej. de Arradoy. La forma general es kuraios. Hay korajus en los suletinos (en Tartas koraios; en Maister tbn. kurajus). Meritu gehiago dute Kapitain kuraiosek eta deliberatuek. Harb 453. Soldado koraios, resolutu eta deliberatu hau. Tt Onsa 65. Alexandro handia baino kapitain kuraios <-j-> eta balentagoa. ES 145. Soldadu kuraios <-y-> batek bezala. He Gudu 84. Armak har itzazü gizon korajus batek bezala. Mst I 19, 4 (Ch balent, Ip bihoztoi). Gizon kurajus eli bat bezala. Ib. 11, 4. –Nola Sakramendü hunek errendatzen gitü Giristino perfeit? –Fedian borthitz eta kuraios eginez. CatLan 128. Gizon kuraios <-joz-> batek eztu behar estonatu. AR 309. Zenbat gizon famos / aintzindari kuraios / […] ez dire jautsi / lurreko harren janari? Monho 140. Afable zira eta behar denian korajus. ‘Courageux’. Etch 578. Badohaz Oñaterat kuraios guziak. Hb Esk 162. Kuraiosenek <-y-> harmak hartu zituzten. Elsb Fram 117. Guzietarik kuraiosenak, Jaun Doni Petrik, Jesus arnegatu [zuen]. Lap 286 (V 130). Jinkoak berritzen zütian bere hitzemaitiak […], Samuel Profeta handiaren amaz; Judith korajusaz Holoferna gaitzari büria muztü zianaz. Ip Hil 8s. Kuraioso egon zaite / Dituzien deretxotan. (1929). LuzKant 118. Ikusten dut zirela / Biziki kuraios. (1965). Ib. 125. Kolpe horrek behar zuen kapitain kuraios hortarik egin Jainkoaren soldado bat beldur gabea. Ardoy SFran 78.

Sinonimoak: izond. Ipar.

    [adoretsua]: adoretsu, ausarditsu, ausart, ausarti, errutsu, gori, gupidagabe, indardun, kartsu, kaskail, kemendun, kementsu, saiatu, bipil Ipar., fetxo Ipar., kalipudun Ipar., kaliputsu Ipar., suhar Ipar., azarri Bizk., pijo Gip., mutiri Ipar./Naf., bihoztoi Zub., animotsu g.e., dulabre g.e., ekin g.e., kopetadun g.e., alai zah., bulartsu zah., hardit zah., animoso Heg. beh., baliente Heg. beh., bihoztun Heg. beh., balent Ipar. zah., baleroso Heg. zah., bulardetsu Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es izond. (Ipar.) valiente, audaz
fr izond. courageux
en izond. courageous, brave
port izond. corajoso(a), valente

Ikusten dut zirela biziki kuraios.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

kuraios (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)