kutsugabe

adj. Kutsurik ez duena. Lili zuri kutsugabeak. Ama guztiz garbia, Ama kutsugabea. (Hiztegi batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

kutsugabe.

1. (kh- Dv→A), kutsubage. Inmaculado, incontaminado; inocente. “Qui n’a pas de principe contagieux” Dv. Cf. EZ Noel 144: Adamen faltan kutsu gaberik, y Arr GB 52: Gaiztakeriaren kutsugabeak dauden. Itz eta egiteetan garbiak eta kutsu gabeak izateko. KIkG 57. Ama kutsu-gabea. ArgiDL 114. Lili zuri kutsugabeak. TAg Uzt 27. Aur kutsugabeak artu ta aingeruak zeruan ugaltzeko. NEtx Antz 121. Zuzena izaki, errubage ta kutsubage baita, bat-bedera zeatz eta oso dedino. Zait Plat 134 (Sof 139 kutsugabe).

2. (Tras tema nudo). Que no tiene carácter (de).
Naiz eraikitzea erlijio kutsuduna edo kutsugabea izan. “Obra de arquitectura civil o religiosa” . EAEg17-12-1936, 566. KUTSUGABEKO. Inmaculado, incontaminado. Ama Birjiñaren sortze kutsu-gabekoa-re. Goñi 63. Gure elea mendietako ur-xirripa kotsu gabeko iturrietan edan dugu. Zub 18. KUTSUGABEZKO. Inmaculado, incontaminado. Deus ere bada ene baitan kutsu gabezkorik. SP Phil ã 2v.

Sinonimoak

iz. [kutsugabe]: garbi, orbangabe (Adorez sinonimoen hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan

  • es izond. sin mancha; sin contagiar
  • en without stain; without infecting; impeccable, untarnished, unblemished, stainless, unstained
  • fr impeccable; sans infecter
  • port impecável; sem infectar

Testuinguruan

Lagun kutsugabeak elkarrekin atera dira. #gaurkohitza