kutun
iz. 1. Aldean eramaten den gauza, ustez espiritu gaiztoak eta zori txarra uxatzeko adurra omen duena. 2. Eskapularioa. 3. Jostunek jostorratzak eta orratzak sartzeko erabiltzen duten kuxin-moduko txikia. 4. Guztiz maitea eta begikoa dena. Gipuzkoarrak zirela bere bihotzeko kutunak.
izond. Guztiz maitea edo begikoa. Bere seme kutuna galdu zuenean. • alaba edo seme kutun. Hiri edo herri batek bere bizitzan zehar onura handiko lana egindako pertsonari bere esker ona azaltzeko asmoz, ematen dion ohorezko izendapena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: Â (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
kutun iz.
[guztiz maitea eta begikoa] kuttun adkor.
[eskapularioa] eskapulario, gutun, abitu Ipar.
[aldean eramaten den gauzakia]Â zinginarri
kutun izond.
[kuttuna] laztan, maite, txatxan Bizk., kuttun adkor., kario Zub. g.e.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. (1) amuleto (2) escapulario (3) (jostunena) acerico ; (1)Â iz/izond. querido, -a; favorito, -a; predilecto, -a
fr iz. (1) amulette (2) scapulaire (3) pelote à épingles ; (1) iz/izond. favori, préféré, aimé
en iz. (1) amulet (2) scapular (3) pincushion, small pad used to place and hold pins ; (1) iz/izond. favorite, preferred
port iz. (1) amuleto, talismã (2) escapulário (3) almofadinha de alfinete ; (1) iz/izond. favorito, favorecido; adorado, benquisto
grez iz. (1) φυλακτό, χαϊμαλί (2) ωμοπλάτης (3) μαξιλαÏάκι για καÏφίτσες ; (1) iz/izond. ευνοοÏμενος, Ï€ÏονομιοÏχος
luistxo 10:30 am on 2013/01/05 Permalink
Oraindik falta da nire esangura: jostorratzak sartzekoa, gaztelaniaz ‘acerico’ azalpen gehiago http://bit.ly/kutuna
Maite 10:44 am on 2013/01/05 Permalink
Luistxo, zurea sartuta zegoen hasieratik. Begiratu ondo bai Harluxeten eta baita Elhuyarren ere. 🙂
Bide batez, Luistxok hitza proposatu zidanean ezezkoa zergatik esan nion azalduko dut. Egia esateko, ez nion ezezkoa esan, gordeta nuen noizbait argitaratzeko.
Kontua da, garai hartan, nahiago nuela adiera bakarreko hitzak argitaratzea, pentsatzen nuelako zenbat eta esanahi gehiago ipini, jendeak orduan eta gutxiago ikasiko zuela. Bai, kontraesana dirudi, baina askotan ‘gutxiago gehiago da’. Geroago konturatu nintzen tontakeria zela eta hasi nintzen argitaratzen esanahi ezberdineko hitzak, baina, tartean, lagunei bideoak grabatzeko eskatu eta Luistxok ez zuen aukerarik galdu: “Maite Goñiri berba hau proposatu Gaurko Hitza izan zedin, eta ezetz esan dit ze ez dakit nik ze arau interno ulertezin dituen adierak eta abarrak tratatzeko. Beraz, hemen atera dut.”
Beraz, hauxe da berak aipatzen duen ‘arau interno ulertezin hori’. Dena den, inoiz ez da berandu aitortzeko: arrazoia zenuen, Luistxo, arau horrek ez zuen bururik ez hankarik!
Mila esker hitzagatik, zoragarria da. 🙂
Maite 10:48 am on 2013/01/05 Permalink
@luistxo Inoiz ez da berandu aitortzarako… Bide batez, sartu dut zure azalpen osorako esteka!! 🙂
Maite 11:30 am on 2013/01/05 Permalink