laratz

iz. Sutondoan, kebidetik zintzilik dagoen katea gakoduna, pertza, galdara, etab. esekitzeko erabiltzen dena. Oreina larrean, bertza laratzean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. llar(es) (2) iz. (Teknol.) cremallera
fr crémaillère
en cauldron chain

Entzun:

Pentsa baserrietako beheko su, laratz eta tximinia haiek, zenbat egur mota erre eta kiskalitakoak ziren, zenbat kontu gordetakoak, zenbat eltzeko han errosarioz ondutakoak, zenbat zur usain eta lurrin kedarretan usnatuak… [Naturaren mintzoa, Pello Zabala (Alberdania, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

laratz (Irudia: afuegolento.com)