larrutu
ad. gabetu, gabe/gabetu, gabetzen 1 da/du ad. Norbait edo zerbait gauzaren bat gabe utzi edo gelditu; norbaiti zerbaiten jabetasuna kendu. (Dagokion osagarriak -z atzizkia hartzen du). Bere ondasun eta aberastasun guztiez gabetu zuten. Zegozkidan eskubideez gabetu naizenez gero. Ez dut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Azeria, buztanaz gabetua. Laguntza mota guztiez erabat gabeturik. Zeruko grazia miragarriaz gabetua aurkitzen den arima. Kalte handia da begietako bistaz, osasunaz eta azienda guztiaz gabetzea. 2 (Hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa). Ik. axolagabetu; baliogabetu; bihozgabetu. Juduak errege gabetuak izan zirenean. 3 (Era burutua izenondo gisa). Ezedukien eta gabetuen artean. || Gizonik behartsuenari, on guztiez gabetuenari galdetzen badiozu. (Hiztegi Batua)
Sinonimoak: ad.
[gabetu] : kendu, larrutu, bipildu. Ant. ipini, jarri, hornitu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) da/du ad. desollar, despellejar (2) da/du ad. (hed.) arrasar, asolar (3) da/du ad. [lurzorua soildu] desmontar, desbrozar (4) da/du ad. [ondasunak] despojar, desplumar (5) da/du ad. desacreditar, desprestigiar
fr (1) da/du ad. (se) dépouiller, (s’)écorcher (2) da/du ad. (hed.) (se) ravager, (se) dévaster (3) da/du ad. [lurzorua soildu] (se) débroussailler (4) da/du ad. (se) dépouiller, plumer (5) da/du ad. (se) discréditer
en (1) da/du ad. [larrua] to skin (2) da/du ad. [lurzorua] to clear of, to leave bare of (3) da/du ad. [ondasunak] to clear out
port (1) esfolar (2) arrasar (3) capinar (4) despojar (5) desacreditar
Nolanahi ere, inor larrutu gabe, gauza bitxi asko konta zezakenat. [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply