lohikeria
iz. Lohitasun gaitzesgarria; bereziki, haragizko bekatua; egite lohia. Ik. likiskeria; lizunkeria; zikinkeria. Zernahi lohikeria den tokia. Dantza eta lohikeria elkarrekin dabiltza. Gizonek gizonekin lohikeriako bekatuak egitea. Lohikeriaz musukatu zuen. (Hiztegi Batua)
Orotariko Euskal Hiztegian
lohikeria. Tr. Documentado al Norte desde mediados del s. XVIII, y al Sur desde principios s. XIX.
1. (gral.; Urt II 15, Lecl, Arch VocGr , VocBN , Dv, Gèze 338, H; loi- Izt 69v, vEys (V, G), H (V, G), VocB ), loikeri. Ref.: A (loikeria); Lrq /lohikéia/; Etxba Eib (loikerixia). Obscenidad, indecencia, impureza; fornicación; lujuria. “Péché contre le 6.e commandement de Dieu” VocBN . ” Lohikeriari emana, adonné à l’impudicité” H. ” Batzuen auan dana da loikerixia ” Etxba Eib. v. lohitukeria. Birjinak orhoitu behar dire, lohikeriaren haize den xumenak nothatzen duela birjinatasunaren distiadura. CatLav 134. (V 70) Izan baidire betheak injustizia suerte guziez: maleziaz, lohikeriaz, abariziaz, gaixtakeriaz, inbidiaz, gizon hiltzeaz […]. He Rom 1, 29. Lohikeria edo paillardiza guzietarik apartatuak eta garbi dire. He Gudu 79. Erio gaiztora eraman dezaken aragiaren loikeri galdua. Mb IArg I 65. Aithortu behar da lohikeriari daronson pasionea dela, […] bihotza gal-arazten duena. Lg II 162. Badakite berenez mortalak zirala loikeria alakoak. Mg CC 113. Loikeria edo gorputzaren atsegin likitsaren gurari zikiña. Gco I 418. Lujuria edo loikeria. Gco II 40. Gorputzean asmau ez eban suzko tentamendurik, ez aragizko loikeriarik, ez griña txarrik. Añ MisE 3. Laster alabaña zabaldu zan idolatria ta loikeria-mota guzia. AA III 282. Diabrubak […] agertuten ditu bere okertasunak ta emendik etorten dira ainbeste loikerija. JJMg BasEsc 200. Pornikazinoia, loikerija, berdekerija, lujurija… fB Ic II 253. Zeuk zeure bakarrian egin oi dituzuzan loikerija eta zikinkerijak. Astar II 287. Izkribatu dugu, manaturik ez deus begiratzez holakorik, bainan xoilki paira dizten yainko falsoei sakrifikatuak direnetarik, odoletik, abre ithuetarik eta lohikeriatik. TB Act 21, 25 (Dv lohikeria; Lç paillardiza, He fornikazione, Ker aragikeri, IBe lizunkeria, IBk sasi-ezkontza, BiblE legearen kontrako sexu-harreman). Hitz emaiten dautzut […] etzautala sekulan gehiago gerthatuko ene lohikeria izigarrietan erortzea. MarIl 73. Zeure arimia ezaintasun ta loikerijaz beterik [dozu] . Ur MarIl 82. Umetan egin oi dira loikeria ez gitxi edo mutiltxoak motiltxoakaz edo neskatillatxoak alkarregaz edo aek oneekaz. CatBus 50s. Mundu guzia loikerian sartua eta kutsutua zegoala ikusirik […] oso garbitzea erabaki [zuen] . Lard 8. Zoazte urrun ohore eta hanpuruskeriak, atsegin eta lohikeria itsusien lehiak. Dv LEd 171. Urgulua zapatzen du humiltasunak, zikhoiztasuna karitateak, lohikeria garbitasunak. Hb Egia 102. Itsutua osoki lohikeriaren lanhoek, […] haur gazte hari buruz zohan. Jnn SBi 138. Bazuten ohoingoaren Jainkoa, bazuten lohikeriarena. Lap 6 (V 5). Elizako dotor eta argi handiak dio, dantza eta lohikeria elgarrekin dabiltzala. Arb Igand 143. Arnoldoren izen garbiari loikeri apurren bat bota bearra. Ag AL 77.
( s. XX.) Lohikeria da garbitasunaren kontrako atseginen maithatzea. CatJauf 90. Ardo zale ta loikerira txit etzana. EEs 1913, 163. Lutero oso gaiztoa da. Obe litzeke bere loikeritan neurria artuko ba-lu, gure izen onaz! Inza Azalp 96. Akelarre da! […] / Han erabili lohikeriak ez ditut erran behar. Ox 30. Ohointza barkatzen zuen, lohikeria ere ba; gizon-hiltzale bati ere badugu uste barkatuko zuen. JE Med 150. Oinbeste loikeri garbitzeko, […] bere Semea igorri du. ‘Immondices’ . Or Mi 134. Maitatzen zaitut / nik beti maitasun garbiz, / sekulan ere ez naz ni bizi / loikerirako egarriz. BEnb NereA 105. Maitekeriz ta loikeriz estalitako liburu… aldizkari. MAtx Gazt 54.
v. tbn. Mih 23. CatLan 116. Brtc 221. Monho 110. Dh 83. Laph 201. Legaz 47. Itz Azald 184. ArgiDL 95. Zerb IxtS 38.
2. (c. sg. A; H; loi- Lar, Añ, H (V, G)), loikeri. Suciedad, porquerÃa. “Horrura, bascosidad” Lar. “Asquerosidad”, “porquerÃa” Ib. “Zer nahi lohikeria den tokia, endroit où il y a toute sorte d’ordure. Lohikeria guztiak garbitzea, enlever (nettoyer de) toutes les malpropretés” H. Tr. La mayorÃa de los ejs. son de autores vizcaÃnos. Au da miaren errauts ta loikerija. Onelan garbituten da burdiñia. Mg PAb 132. Ezarriko zeunkez Erregek berak jan biar daben platerera esku loikeriz atsitubak? Astar II 232. Gatx asko arrak baño ez dira. Bitartian loikerijatik datozala esaten dabe. Ur Dial 34 (It, Dv zik(h)inkeria, Ip theiarzün). Ortzagiñetan ta albagiñetan egiten dan loikerijagaitik. Ib. 36s (It zikinkeria, Dv, Ip zikhin). Ibaiko urak, ujoldietako loikeri guztiak bazterrera kendurik. Ag Kr 37. Au ustel usaia dago zuen artean! […] Loikeri danetan muturra jartzen? Txerriak bezela gizentzen? Ag G 168. Ill-obi oiek kanpotik eder ematen dute, barnean ordea il-ezur ta loikeriz beteak daude. Ir YKBiz 402.
Sinonimoak: iz.
[lohikeria] : lizunkeria, lohidura, kutsadura, likiskeria, zikinkeria, zikintasun, zaborreria. Ant. garbitasun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es iz. impureza; lascivia, lujuria; obscenidad
fr  iz. pollution ; impureté, impudicité; luxure
en iz. lust; lechery; obscenity
port iz. impureza; luxúria; obscenidade
Testuinguruan
Lohikeriaz musukatu zuen. (Hiztegi batua)
Reply