lorratz

iz. Aztarna, arrastoa, batez ere higituz doan zerbaitek (untzi, hegazkin, kometa, etab.ek) uzten duena. Gurpilaren lorratza lokatzetan. Txaluparen lorratza aintzirako ur geldietan. • ihes-gasen lorratz. AERON. Erregaiaren errekuntzaren ondorioz ur-lurrinezko eduki handia daukan ihes-gasa hoztean airean eratzen den kondentsazio-lorratza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak:  iz.

    [arrastoa]: aierupen, arrasto, aztarna, aztarren, hatz, seinale, zantzu, herexa Ipar., aztar jas., kuntze g.e., antz zah., aieru Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es huella, rastro, pista, vestigio
fr trace, vestige, piste
en track (usually pl); trace; [oinarena] footprint, print (usually pl)
port rastro, rasto

Eta baten batek bere aldia egin, altxatu eta alde egiten badu, airean tristura lorratz bat uzten duela esan daiteke. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

lorratz (Pixabay, CC0 Public Domain)