lur

iz. 1. (maiusk. eta mug.) Gizakia bizi den planeta. 2. Lur planetaren gainazala, eta bereziki, urez estalia ez dena. 3. Lurraren gainazal solidoa eratzen duen osagaia, bereziki tamaina txikiko ale mineral edota organikoz osatutako material ez trinkoa, mineral edo harri gogorrari kontrajarria. 4. Nekazaritza-erabilpena duen edo izan dezakeen osagai hori bera, eta haren hedadura. Haziak ernatzeko lur heze emankorrak. 5. Lurraldea. Aaron ez zela lur aginduan sartuko. 6. Toki, ingurune edo barrunbe bateko behereneko gainazala, gauzak eta pertsonak bermatzen direna. Mahaitik lurrera erori zen. 7. ELEKTR. Lurraren masa-eroalea. Hitzarmenez, puntu bakoitzeko potentzialdiferentzia zero baliokotzat hartzen da. Jarraitu irakurtzen… (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Lurraren eguna (Wikipedia)

Lurraren Eguna apirilaren 22an ospatzen da mundu osoan Lurraren natura-ingurunearen aldeko kontzientzia sustatzeko. Proposatzailea Estatu Batuetako Gaylord Nelson senataria izan zen, egun hori proposatu baitzuen superpopulazioaren, kutsaduraren, biodibertsitatearen eta Lurra babesteko beste ingurumen-kezka batzuei buruzko kontzientzia piztearren.

Lehen agerraldia 1970eko apirilaren 22an egin zen, Estatu Batuetako Gaylord Nelson ingurumenaren aktibista eta senatariak sustatua, ingurumen-agentzia bat sortzea eskatzeko. Gizarte-presioaren ondorioz, Estatu Batuetako gobernuak Environmental Protection Agency (EPA) agentzia sortu zuen, eta ingurumena babesteko lege batzuk eman zituen.

Nazio Batuek ere Lurraren Eguna ospatzen dute martxoko ekinokzioan (martxoaren 21aren inguruan). Ekimen hori John McConnell pazifismoaren ekintzaileak proposatu zion UNESCOri 1969an, «Lurraren bandera» diseinatu zen urte berean. Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak oniritzia eman zion egun hori ospatzeari, eta 1971n ospatu zen lehen aldiz.

Sinonimoak: iz. (UZEI eta Adorez sinonimoen hiztegiak)

[lurbira]: ludi, lurbira, mundu
[oinen azpian duguna]: behegain, solairu, zola, zoru, behearen gain Bizk., angelu zah.
[lehor]: lehor, lur idor
[eremu]: eremu

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) (astronomiaz ari garela, maiusk. eta mug.) tierra; Tierra; globo terráqueo/terrestre (2) [materia] tierra; [buztina] barro, arcilla (3) suelo, tierra (4) [lurraldea] (pl.) tierras; paraje, territorio (5) (Elektr.) tierra (6)
fr (1) (astronomiaz ari garela, maiusk. eta mug.) terre ; Terre (2) sol, terre (3)
en (1) (astronomian maiusk. eta mug.) [planeta] ground, earth (2) land, terrain; soil (3) [lurrazala] ground; floor
port (1) (astronomiaz ari garela, maiusk. eta mug.) terra; Terra (2) solo, terra, chão

Entzun:

Libertatea ez omen den lurra da, / eta, halatan, deus ere ez da ausaz, / zeren beti baita lur bat haratago.  [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hor zirela, beste guzien erdian, jakin behar zen! Egia da gauaz gauarekin nahasten dela Gaueko, eta bai egunaz, bai gauaz, lurrarekin nahasten dela Lur. [Oilandoiko ermita, Michel Oronoz (Elkarlanean, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Hik hire lur guztiak utziko dizkidak. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Nire eskerrona azaldu nahi diet Lur argitaletxean erredakzio kide ditudan guztiei, eskaini didaten laguntzagatik. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Kristala puskatu egin zen eta edari hondarrak lur zola likits zikinean zabaldu ziren! [Airezko emakumeak, Felipe Juaristi (Erein, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Lur (Wikimedia Commons)

lur (Wikimedia Commons9