luzatu
luzatu, luza, luzatzen (Hiztegi batua)
1 da/du ad. Luzeago bihurtu, luzera handitu. Erraza da horrelakoen zerrenda luzatzea. Bi zangoen puntetan gorputza luzatuz. Urratsa luzatu. Arazo honetan laburtzea da zaila, ez luzatzea. Soinekoa luzatu beharra daukat.
2 da/du ad. (Denbora-bitarteez mintzatuz). Epea luzatu. Egunak hozten eta gauak luzatzen direnean. Bizia luzatzen badio. Hamabost urtez luzatuko ditut zure egunak. Kontakizuna ez luzatzeko. Ez naiz gehiegi luzatuko alde makurra erakusten.
3 da ad. Pertsonez mintzatuz, hazi. Zure semea luzatua aurkitzen dut. Nola luzatu den aspaldian Iñaki!
4 da ad. Landareez mintzatuz, garatu. Urazak, nahiz batzuk luzatuak izan, agertu orduko eramaten zizkidaten eskuetatik.
5 da/du ad. Luzera guztian hedatu. Besoak luzatu. Azpeitiraino luzatzen den ordokia. Zezen gaixoa kordokan mihia luzaturik hiltzen ikustea. Inguruko mendietatik harantz begiak luzatzen ez badakigu.
6 da/du ad. Zerbait egiteko edo gertatzeko uneaz mintzatuz, atzeratu. Ik. berandutu. Bekatutik ateratzea egunetik egunera luzatuz. Gerora ezin luza daitekeen gauza. Geroko luzatu. Jendartean azaltzea franko luzatu badu ere. Ez ahal da luzatuko agindu zaigun liburuaren bigarren zatia! Gehiago luzatu gabe, esan dezadan esan nahi dudana.
7 du ad. Norbaiten eskumenean jarri. Aulki bat luzatu dio. Eskua luzatu zion.
Sinonimoak
ad.    [berandutu]: atzeratu, berandutu, geroratu, berandu Ipar., gibelatu Ipar., belutu Bizk., tardatu Heg. beh.
Beste hizkuntza batzuetan
- es (1) da/du ad. alargar(se), prolongar(se); crecer (2) da/du ad. retrasar(se), demorar(se), alargar(se) (3) da/du ad. extender(se), alargar(se), estirar(se) (4) dio ad. poner al alcance de; ofrecer; dar (5) du ad. (Kir.) estirar
- en (1) da/du ad. [luzeago egin, bihurtu] to lengthen (2) Â da/du ad. [pertsona, landarea, ilea] to grow (3) da/du ad. to prolong, to extend (4) da/du ad. [atzeratu] to postpone, to put off; to delay (5) da/du ad. to stretch (6) dio ad. [eskura jarri] to pass, to give, to hand
- fr (1) da/du ad. (s’)allonger, (se) prolonger (2) da/du ad. (s’)ajourner, (se) remettre, reculer (3) da/du ad. (s’)étendre, (s’)allonger ; pousser (4) da/du ad. (s’)étirer (5) dio ad. tendre ; offrir ; donner
- port (1) da/du ad. prolongar-se, alargar-se ; crescer (2) atrasar-se, demorar-se
Testuinguruan
Ez dakigu zenbat luzatuko den egoera hau. #gaurkohitza
Reply