luzoker
iz. BOT. 1. Kukurbitazeoen familiako landare belarkara eta urterokoa, zurtoin herrestari edo igokaria, hosto handi eta iletsuak eta ezkila-formako lore hori eta handiak dituena. Fruitua pepo mamitsua da (Cucumis sativus). 2. Delako landarearen fruitua, egosita edo gordinik jaten dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Luistxo Fernandez 9:35 am on 2013/04/22 Permalink
Reddit-eko Beznojnicul erabiltzaileak http://www.reddit.com/user/Bezbojnicul/ mapak egiten ditu berba-formekin, non koloreek ez dute adierazten hizkuntza-familia baizik eta berba beraren forma.
Hona luzokerrarena, http://i.imgur.com/m0gHvy6.png zeinak pepino forma ere kontuan hartzen duen euskararentzako.
Laranjarekin egin du beste bat http://i.imgur.com/mGhSC97.png eta berba hori ez da izan Gaurko Hitza, beraz, aukera polita ilustrazio honekin erakusteko.
Akaso idatz dakioke Beznojnicul-i beste berba bat mapeatzeko eskatuz