magurio
iz. ZOOL. Prosobrankioen superklaseko molusku gastropodoa, espiralean kiribilkatutako maskor arre-berdexka daukana eta marearteko zonan bizi dena. Jangarria da (Littorina littorea).(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ikus ‘karrakela’)
Orotariko Euskal Hiztegian
magurio (V, G; Lar H), maugurio (G; Aq 140 (G)), maurio (Lh), maulixu (Darric ap. DRA), magurrio (Izt C 206). Ref.: A (magurio, maugurio); JMB AEF 1960, 21.
“Marisco, lapa“, “mariscar, lapak eta magurioak batu” Lar. “Caracol pequeño de mar, marisco” Aq. “Lapa” Izt C 206. “Hélice, género de conchas univalvas o caracolillo de mar” A. “De las especies que habitan entre rocas citaremos: magurijo, hélice (V-m)” JMB AEF 1960, 21. An estaliko gaituzute magurioz, itsas-ekaitzek! Or Mi 150. Magurio oiei aragia kentzeko, […] egosi egin bear. JMB ELG 44. Sud-etik eta Nubia-tik ekarri oi zuten marfilla, magurioak. Etxde Egan 1961 (1-3), 74. Gauza jakiña da, arraiakin, magurioakin eta erabat esateko, itxasgarau guziekin, ardorik onena zuria dala. Egan 1961 (1-3), 120.
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Zool.) bÃgaro (Littorina sp.)
fr (molusco) bigorneau
en SM , bigarro SM winkle
port (1) cume, cume (2) terraço
Entzun:
Edu Lartzanguren kazetariak Twitterren botatako txio honek seeeeeekulako erantzun-sorta jaso zuen atzo. Zelan esaten zaie itsasoko barraskilo txiki horiei? Karrakelak? Magurioak? Eta non erabiltzen da bakoitza?
- Donostia: karrakela
- Orio: karrakela (hala dio Rikardo Uzkudunek)
- Zarautz: murliyo, mauliyo, maoliyo
- Getaria: maulidxo, maoliyo
- Zumaia: maulidxo, maoliyo
- Deba: maulixo
- Mutriku: mangoliño
- Ondarroa: mangoliño, mongoliño
- Lekeitio: maguridxo (?)
- Mundaka: maguridxo
- Bermeo: maguridxo
- Bilbo inguruan (baita gaztelaniaz ere): magurio
[Karrakelak, magurioak eta mangoliñuak, Asier Sarasua (Eibartik]
Zein da zure kostaldekotasun maila? Komiki honek kostaldekotasun test gisa balio du. #txirla pic.twitter.com/ghbqyCOgzp
— Edu Lartzanguren (@edulartzanguren) June 10, 2014
Reply