maite-su

iz. Norbaiten edo zerbaiten alderako atxikimendua sortzen duen joera edo sentimena, haren ona bilatzera bultzatzen duena; maitasuna.

Sinonimoak: iz.

[maite-su] : maite-gar, maitasun, amodio; onginahi

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. amor, pasión, cariño
fr iz. amour, passion, affection
en iz. love, passion, affection
port iz. amor, paixão, carinho

Testuinguruan

Hamazortzi bat hilabetez, bizimodua pozoituko zion maite-su eroak kontsumitu zuen pixkanaka Napumoceno jauna, grina hura bukatutzat jo zuenean Adeliaren ametsetan segitu baitzuen bizitzen, neskak aitortu ziolako bazegoela gizon bat bera ikustean begiak irribarrez jartzen zituena, luxuzko panpina balitz bezala tratatzen zuena eta berarekin oso maitekorra eta ona zena, eta haren oso laguna zela. [Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua, Germano Almeida / Bego Montorio (Txalaparta, 2003)]