mandeuli

iz. Euliaren antzeko intsektu zapala, marroia eta distiratsua, batez ere zaldi eta abelgorriei ipurdi aldean eransten zaiena eta mihi zorrotz eta xurgatzailea duena (Hippobosca equina). Mandeulien ausikiak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

mandeuli (V, G; Lar, Añ), manduli (AN-ulz-egüés-ilzarb-olza, B; SP ->  vEys, Urt II 402, Dv), mandelbi (G-to), mandellu (R), mandouli (L-côte, B; H), mando-euli (V-gip, AN-gip), mandauli (AN-olza; H), mandaeuli (V-gip; H). Ref.: Bon-Ond 146; A (mandeuli, mandelbi, mandouli, manduli); Iz Ulz (mandulie), ArOñ; Etxba Eib (mando eulixa); EAEL 99; Elexp Berg (mandaeuli); Izeta BHizt2 (manduli).

Tábano. “Mouche ânière” SP. “Mosca de burro” Lar (v. tbn. Añ, s.v. mosca). “Mosca grande negra, muy zumbadora que daña las carnes” A. “Mando eulixa dan gauza zittala!” Etxba Eib. “Abre oiek manduliz beteak” Izeta BHizt2. Cf. VocNav s.v. mandaulia y manduli. Cf. EULI MANDO. Idia leizorrek manduliek, ez ulitxek, ez ausikitzeko erremedioa. Mong 593. Lotzen edo itsasten bazaizka zaldi bere ezi-gabeari zenbait mandeuli […] ematen dio bertatik lasterrari ta irrintziari. Mb OtGai III 205. Mando eulija dogu / beste jenerua / zabal ta biribila / zapua langua. DurPl 81. Tronpa biribil biribila, mandeuliak lakoxe urrumadea egiten dabena? A Ezale 1898, 2b. “Mando euliyen bertsuak” letu biar ziyozkala. Iraola 45. Mando-euli batekiñ / barrabilletan. MendaroTx 212. Euli beltz aundi, belar-kolore, / mandeuli mutur-zorrotza. Or Eus 318 (v. tbn. Poem 531). Dautzuet ez zuela Paskualek aholku eta arralleria eskasik: […] “Emoitzioztek mando-uliak gibeletik! Hik baino lan hobea eginen ditek”. Larz GH 1959, 90. An bazirela uliak eta ezpatak edo mandauliak. Auspoa 77-78, 27. Norberak jakiten du bere mandulien berri (AN-ulz). ‘Nork edo zerk nasten dion bizitza’. Inza NaEsZarr 1266. v. tbn. Mando-euli: Otx 17. Mandaeuli: Gerrika 74.

Sinonimoak: iz.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

  1. eulitzar, euli beltz.
  2. eltxar

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Zool.) mosca borriquera, mosca de burro, mosca de caballo (Hippobosca equina)
fr iz. louse fly, horse fly
en iz. (inseto) taon
port iz. (inseto) mutuca, butuca

Nicolasen mezua, baina, mandeuli astun baten moduan ibili zuen bueltaka larunbat eta igandean eta ez zuen Mariori gertatzen zitzaiona kontatzeko behar zuen indarrik izan. [Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena (Alberdania, 2010)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mandeuli (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)