maratz

izond. (batez ere B) 1. Gogoz eta ganoraz lan egiten duena. Erle maratzak. 2. adb. Gogoz eta ganoraz. Bazkaria ontzen maratz ari da. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: izond. Bizk.
[gogoz eta ganoraz lan egiten duena]
perkatx g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) diligente, laborioso, -a (2) con diligencia, con fundamento
fr (1) diligent, -e ; laborieux, -euse (2) avec diligence
en (1) diligent, hard-working, industrious (2) diligently

-Eta printzesak takoi altuak erabiliko zituen, ezta? -Printzesek beti erabiltzen ditizten takoi altuak, bai hemen, bai Txinan eta bai mundu guztian. Handik etorri zitzaion Reginari, beharbada, ispiluaren aurrean orrazteko eta orrazteko joera… etxeko betebeharrak ongi bete ondoren, jakina, maratza ere bai baitzen neska, lanari beldurrik ez ziona. [Bestea da mundua, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2008) Orr.: 31] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

Etxekoandrea maratza bazen, sua piztuta egoten zen. (Sua eta mitologiaren inguruan)