marisorgin
iz. ZOOL. Diktiopteroen ordenako intsektua, 7 cm ingurukoa eta kolore berdea, buru txikia eta oso begi handiak dituena. Lehen hanka-parea oso garatuta dago eta ehizarako erabiltzen du. Kopulazioa gertatu eta gero emeak arra jan ohi du (Mantis religiosa). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. txirrina-pantika (Labayru)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Zool.) mantis (religiosa) (Mantis religiosa)
fr (Zool.) mante [insecte]
en (Zool.) praying mantis
port mântis, louva-a-deus
Aiztoa sabel barrura irristatzen sentitu, eta ez zuen txintik atera, bere halabeharra onartuko balu bezala, marisorginaren jaki gertatzearen halabeharra. [Egurra Pinotxori, Aritz Gorrotxategi (Alberdania, 2002, 133 or.)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply