mataza

iz. 1. Harila. Artilezko mataza. 2. (hed.) Hari-matazaren itxura hartzen duenaz esaten da. Hodei-mataza beltzak. Ke-mataza lodi zikin bat. 3. (hed.) Nahastea, korapiloa. Hori matazaren hasiera besterik ez da. 4. Elurmaluta. • mataza-hari. Mataza, nahas ez dadin, lotzen duen haria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [bildurik dagoen haria]: bobina, haril, harilko Ipar., astalko Ipar. g.e., astari Ipar./Naf. g.e.
    [elur-maluta]: g.e.luma, maluta, malo Gip.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) madeja (2) (hed.) enredo, embrollo (3) copo
fr (1) [harila] écheveau (2) [ile] touffe (3) iz. (hed.) imbroglio, dédale (4) flocon
en (1) [harila] skein, hank (2) [nahastea] mess; muddle; tangle (3) flake
port (1) (hilo) meada (2) (de hilos) embaraço, emaranhamento (3) floco

Juan Martin Elexpururen larunbateko artikuluaren haritik (Iruñaren alde) hona aitorpen bat: idatzi behar dudan guztietan Nafarroako hiriburuaren izena, katu bat sentitzen naiz eleen matazan endredatuta. Iruña ala Iruñea?, eta Googlen begiratu behar izaten dut. [Xuxurla, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 1999)] (Berria.eus)

Alboan neukan emakumeak eten zidan gogoeta, mataza hariltzen lagunduko ote nion galdeginez, ausardia handiegia ez bazen. [Arrainak ura baino, Hasier Etxeberria (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mataza (Pixabay, CC0 Public Domain)