mazela

iz. 1 iz. Ipar. eta Naf. Masaila. Norbaitek eskuineko mazelan jotzen bazaitu, para iezaiozu bestea ere. 2 iz. Ipar. eta Naf. Mendiez mintzatuz, alboa, aldatsa. Ik. hegal 8. Azkenean aurkitu zuen, mendi mazela batean, harkaitz bizian egindako zulo bat. Mazelaz mazela nire ardiak eramaten nituela. Mazelan goiti. 3 iz. Ipar. eta Naf. Alorrez eta ibaiez mintzatuz, bazterra. Larre mazela. Errekako mazeletarik batean. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [masaila]: Ipar./Naf.baraila, masail, matrail, matela Ipar./Naf., ahutz zah.
    [mendiez mintzatuz, aldatsa]: Ipar.hegal, hegi

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. (GN/Ipar.) carrillo, mejilla, moflete (2) iz. [mendiarena] (GN/Ipar.) vertiente, ladera (3) iz. (GN/Ipar.) borde, canto, orilla, esquina, reborde
fr (1) iz. (GN/Ipar.) joue (2) flanc, versant
en (1) cheek; chubby cheeks, fat cheeks (2) hillside, mountainside
port (1) bochecha (2) Æ’ ladeira, encosta

Bizpahiru argazki abiatu aitzin lehenik erakustoki bilakatua den palloza murru soliduen gainean, lasto bonet bat, haize azkarrenari desafioz bezala gostuan jarria gero so egon naiz argazkitu dudan ikusgarriari herriaren heinean dagoen eta mendiaren mazela ferekatzen ari den hodei xuri zabalari. [Santiago oinez, Piarres Aintziart (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

mazela (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

mazela (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)