miazkatu

ad. miazkatu, miazka/miazkatu, miazkatzen. du ad. Mihia zerbaiten gainetik igaro. Ik. milikatu. Txakurren erara ura miazkatzen dutenak. Hatzak ere, gozoaren gozoz, miazkatuz. Zauriak miazkatzen zizkion. Ezpainak miazkatu. Katilua miazkatzen. || Irud. Lurra miazkatzen duen itsasoa. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

miazkatu. Etim. De mi-az ‘con la lengua’ (instr. sing.) + -ka + -tu . (V (-au), G; Mg PAbVoc, Izt 67r, Dv (G, s.v. miaztu), H, Zam Voc ), miezkatu (-au V-m), miinazkatu (V; msOch ap. A., Izt 67r), miazketu ( VocCB →Dv (V)), mizkatu (V-ger, G), mizketu (V-ger), mixkatu. Ref.: A (miaska, miazkatu, miezkau, miinazkatu); Holmer ApuntV (mizkatu). Lamer; (fig.) degustar. v. miaztu, miztu. Tr. Documentado en textos meridionales desde comienzos del s. XIX. En Mirande hay mihazkatu (con -h- debida al editor). En DFrec hay 4 ejs. de miazkatu .

Miazkauko dituzu atzak gozuaren gozoz. Mg PAb 70. Miazkatzen ziozkala eskuak ta arpegia. VMg 20. Zakurren erara ura miazkatzen dutenak, alde batean ipiñiko dituzu. (Iud 7, 5). Lard 129 (Ker, BiblE miazkatu; Ur milliskatu). [Erliak] ezkotasuna miasketan dabe musturrian dauken tronpa bategaz. Ur Dial 12 (It txupatzen, Dv, Ip hurrupatzen). Eztirik eztiena miazkatzen daude. Ag G 373 (v. tbn. Kr 139). Ezpañak miazkatzen. Ib. 347. Beatzak ere, gozoaren gozoz, miazkatu baietz? A Ardi 115. Ezpanak be miazkau ebazan. Kk Ab II 22. Irakorri beza irakurleak astiro miazkatuz. TAg Y 1933, 24. Eusko-erriak edestia-zear miazkatu aal izan duan zorionaren sustraia lege oietan gorderik dago. Y 1934, 50. Gar luzeago batek haren aztal eztia mihazkatuz. Mde HaurB 7. Mingaiñarekin mizkatzen zutela. Etxde JJ 261. Batzuk onura guztiak mixketan / –sakelak diruz beterik– / eta enpaiduak neketsu / janari apurrik aurkitu ezinik. Aurre-Apraiz “Ixilik” (ap. DRA). Ura eskuan miazkatu duten irureun oriekin yareingo zaituzt. Ol Iud 7, 7 (Ker miazkatu; Dv milikatu). Nolan dago zure zindotasuna? Zure oñetakoak miazketan itxi egistazu. Ni enaz izango orren otsein; ori ezta adoretsu. Larrak EG 1959, 214. Atsegiñaren utsa ta oiñazea miazkatuz, gorputzari atsedena eman nai dio. Vill Jaink 138. Txakurrak [...] zauriak miazkatzen eutsoezan. Ker Lc 16, 21 (Oteiza miasten). BiblE. Lc 16, 21. v. tbn. Otx 65. Loram 117. Erkiag BatB 82. Onaind in Gazt MusIx 149. BiblE Lc 16, 21. Itxas-ondoan ugiñak jarrairo miazkatzen duten ondartzak.TAg Uzt 9. Ortzea goibel agertzen da. Odei-talde arreak mendien tontorrak mizkatzen dituzte. EG 1958, 70. Gorantz naukazu argi jagia mizkatzen. Gand Elorri 131. Goi ta be aldetik gure lurra miazkatzen duen itsasoa gogoraziko ote dizut? Ibiñ Virgil 85. Etzaio ere aztuko, beiak ain miazka-atsegin izan oi duen gatz-koskorra aska-baztarrean jartzea. TAg Uzt 24.

Sinonimoak: ad.

    [milikatu]: milikatu, milizkatu, lekatu Zub., miaztu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es du ad. lamer, chupar
fr du ad. lécher, sucer, pourlécher
en du ad. to lick; to suck
port du ad. lamber, chupar

Mitxek eskuoihala miazkatzea  gustuko du. #gaurkohitza

miazkatu (CC0 Domeinu Publikoa)