mingostu

ad. mingostu, mingots/mingostu, mingosten || da/du ad. Mingots bihurtu, mingostasuna eman edo hartu. Ik. samindu. Behazunez eta ozpinez mingostua. Alegia xalo honek, ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. Bihotza mingostu dioten berriak. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

mingostu. (Vc, G ap. A; Zam Voc ), mingoztu (Dv (V)), mingoxtu (H), mingotztu, mingotxtu, mingoiztu (H). Amargar(se). “Au mor., devenir ou rendre quelqu’un aigre, amer, d’humeur, de langage” H. Biaztunez ta ozpinez mingotxtuta. fB Olg 4. Berbarik berbara, errazoerik errazoera aserratuten dira eta dirautza batak bestiari mingotztuten daben gauzaren bat. Astar II 127. Eta allagiña mingoztu bere bijotz guztiz maitegarrija? Ur MarIl 53. Baña Bermeotarrak / ez dau nai dirurik, / onria daukanian / ezek mingozturik. Azc in Ur PoBasc 265 (PB 230 mingorturik). Orregaiti biotzak / dekoguz mingostuta. EusJok II 116. Koitaua biyotza mingostuta. Kk Ab II 72. Ni, ordea, mingozturik, an gelditu nintzan, gizon anker arek esandakoak ausnartzen. Goen Y 1934, 98. Gaxuxarekin bizia mingostu besterik etzaidan egin. Etxde JJ 57. Mingostu egingo dit bizitza utsegin nuelako mamuak. Txill Let 92. Ikusle bati baino gehiagori, ahoa gozatzen diolakoan, sabela mingostuko dio. MEIG I 175. v. tbn. Mingoztu: Enb 59.

(Part. en función de adj.). Etxean, ordea, etzezakean pozbide ta eztialdirik arki bere barren mingostuak. Etxde JJ 32.

Sinonimoak: ad.

[mingots bihurtu]: bizitu, garraztu, mikaztu, mindu, mingartu, ozpindu, samindu, karmindu Ipar., behazundu g.e., lapastu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da/du ad. agriar(se), amargar(se) (2) da/du ad. amargar(se), afligir(se)
fr (1) da/du ad. (s’)aigrir (2) da/du ad. (s’)affliger
en (1) da/du ad. [mikaztu] to sour; to turn sour/bitter (2) da/du ad. [tristatu] to upset; to make bitter; to sour
port (1) da/du ad. azedar-se, amargar-se (2) da/du ad. afligir-se

Testuinguruan

Uda amaiera berez da garai mingotsa. Baina are gehiago mingostu zait azken egunotan hedabideetako lerroburuak irakurtzean. Abuztua azkenetan dela, tipula baten geruzak bezala aletu daitezke euskararen inguruan irakurri ditugun kontu eta komeriak. Eta, negargura eragingo badizu ere, merezi du txatalez txatal gaia lerrootara ekartzea. [Malkorik gabe, Oier Aranzabal (Txalaparta, 2000)]