misto

izond. 1. Izaera edo talde desberdineko elementuez osatutako multzoaz esaten da. Batzorde mistoa. 2. Ikastetxe, etab.ez mintzatuz, mutilentzat eta neskentzat dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg. g.e.

    [pospoloa]: pospolo, supizteko, arrast g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. mixto, -a (2) iz. (Heg.) (batez ere pl.) cerilla, fósforo, mixto
fr izond. mixte
en izond. mixed; joint
port (1) izond. misto(a) (2) iz. (Heg.) (batez ere pl.) fósforo

Beste misto bat piztu behar izan du barnea behar bezala miatu ahal izateko. [Larrepetit, Pello Lizarralde (Erein, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Bestalde, izaera misto horren barruan, gaur ordaintzen dutena baino gehiago ordaindu beharko lukete ikasleek, ordaintzen dutena eta jasotzen dutenaren artean desoreka nabarmena dagoelako. [Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur, Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu (Pamiela, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)

misto (Pixabay, CC0 Public Domain)