mizkin

adj. Gutxi jaten duena; janari askori muzin egiten diona. Ume hori janarekin oso begiluzea da, baina jateko orduan, mizkina. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

mizkin (V-gip ap. Etxba Eib; Lar, Añ, H), miskin (SP, Urt III 93, Lecl, H).

1. Mezquino; rácano, tacaño. “Gueux, délabré, zirzilla” SP. “Gizon mizkiña emoteko orduan” Etxba Eib. Cf. VocNav s.v. misquiñoso y mizquino. Mizkina, una rega (1025). Arzam 343. Egiten dabe pekatu mortal arako guraso miskin eta zeken euren seme alabai ezer emoten ezteutsenak. Astar II 89. Zelan sinistu ginaike zeken eta miskin izango zala bere amagaz […]? Ib. 276. Ene Jaungoikoa, nere biotz au zurea dezu, baña badakit Zuretzako sobra mizkiña dala. Ant JesBi 132.

2. “Niais, miskiña” Ht VocGr 389.

3. “Llorón, miskin” Lar.

4. (V-ger-m-gip, L-ain, B), mixkin (V-gip, G-to). Ref.: A; Iz UrrAnz y To (mixkiña), ArOñ (mixkiñ); Etxba Eib; Elexp Berg. “Goloso” A. “Mixkíña, el que es demasiado melindroso en comer” Iz UrrAnz. “Oso mizkiña maixan, jateko guztieri arpegi zimurra ipintzen detsala” Etxba Eib. “Ume mizkina, melindroso para comer” Vill (comunicación personal). “Mizkiñ demasa izandakua da umetan” Elexp Berg. Ohoin mota asko baditugu. Tipi mixkin hoitarik zonbaixka: magasinetan ebasten dute esku-menean dituzten xurruburruetarik bat edo bertze. Herr 20-8-1964, 2.

Sinonimoak: izond.

    [melenga, batez ere jateko]: milinga Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) izond. goloso, -a (2) izond. melindroso, -a, de mal comer (3) izond. mezquino, -a
fr izond. minaudier, -ère ; gâté, -e
en izond. finicky, fussy, choosy [especially about food]
port (1) izond. guloso(a) (2) izond. melindroso(a) (3) izond. mesquinho(a)

Ume hori janarekin oso begiluzea da, baina jateko orduan, mizkina.  (Hiztegi Batua)