mugarri

iz. 1 iz. Lurralde edo jabetza baten muga adierazteko ipintzen den harri edo seinalea. Ik. zedarri. Etxe lurrak mugatzen dituzten mugarrietan. Soroetako mugarriak zaintzen. Ezarri zizkigun mugarrietatik irten gabe. Gizon prestuaren errana, mugarri (esr. zah.). 2 iz. Irud. Etxeparek lehenengo mugarria jartzen zuela uste zuen, noski. 1794 hartuko nuke hegoaldean aro berriaren mugarri. Asko esan nahi du kultura-lanetan aldez aurretik begiz jota edukitzeak helburuak, mugarriak, pausoak eta bideak. 3 iz. Bide bateko bitarteak adierazteko ipintzen den harri edo seinalea. Bide horren ertzean daude lehen esandako mugarriak, bidaztiaren eserleku. 4 iz. Muga. Erresuma honen mugarri diren mendietan. Zure ontasun mugarririk gabea. Ezarri zaizkigun mugarrietatik irten gabe, XVIII-XIX. mende barruan, alegia. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [zedarria]: harri-muga, munarri Bizk., zedarri Ipar. jas.
    [muga]: muga, frontera zah., zedarri Ipar. jas.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. mojón, hito, piedra divisoria; jalón (2) iz. límite, frontera, término (3) iz. (hed.) jalón, hito
fr (1) iz. [seinalea, harria] jalon, borne-frontière (2) iz. [muga] limite, frontière
en (1) iz. [seinalea, harria] boundary stone (2) iz. [muga] limit (3) iz. (hed.) milestone, watershed
port (1) iz. (coisa) marco miliário, definidor, definidora; baliza (2) iz. limite, fronteira (3) iz. (hed.) feito, marca histórica loc sf

Mugarria jarri du Hondarribiko Jaizkibel konpainia parekideak: inoiz baino babes handiagoarekin egin du irailaren 8ko martxa, Kale Nagusian bereziki.  [Mugarria jarri du Jaizkibelek, inoiz baino babes handiagoarekin desfilatuta, Arantxa Iraola - Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2019-09-08)]

mugarri (Argazkia: EFE, eitb.eus-etik hartua)