mundu

iz. 1. iz. 1. Diren gauza guztien multzoa; unibertsoa. Munduaren azkena hurbil ez badago. 2. Lurra, gizakia bizi den planeta. Munduan barrena ibiltzeko. 3. Errealitatean izaki- edo kontzeptumota baten inguruan bereiz daitezkeen zati erreal edo irudizkoetako bakoitza. Ideien mundua. Erleen mundua. Itsaspeko mundua. Euskal eta erdal munduak. 4. Lurrean bizi diren gizakien multzoa; gizakia bera. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. Mundu guztiak dakienez. 5. Gizakia bizi den tokia, heriotzaondoko bizilekuari kontrajarria (hau erakusleaz edo oraingo izenlagunaz erabiltzen da). Mundu honetako bizimodua. 6. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundutik urrun bizi. • beste mundu. 1. Zenbait kultura eta erlijiotan, hil ondoko bizitzaren egoitza. Beste mundutik baletor bezala. 2. (batez ere pl.) Lurra ez den gainerako planeta, astro edo unibertso-eskualdeetako bakoitza. Jendeztaturik daudekeen beste munduak. || mundu-ikuskera. Gizakiak munduarekiko bizi duen jarrera osoa. • MUNDURA JAIO. Ik. jaio. || MUNDUTIK JOAN. Hil. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz.

    [bizi garen planeta]: ludi, lur, lurbira  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es 1 iz. mundo, universo 2 iz. [Lur planeta] mundo, Tierra 3 iz. [alorra] mundo 4 iz. mundo, sociedad 5 iz. mundo, (grupo de) gente
fr 1 iz. monde, univers 2 iz. [Lur planeta] monde, Terre 3 iz. [alorra] monde 4 iz. société 5 iz. monde, les gens
en 1 iz. world, universe 2 iz. [Lur planeta] world, earth 3 iz. [alorra] world 4 iz. [gizartea] world, society 5 iz. [gizakien multzoa] people
port mundo

Entzun:

Guk sei epetan banatzen badugu azkeneko berrogeita hamar urteko aldia (ordubete baino ez litzatekeena humanitatearen historia urtebeteko eskalara erreduzituz gero), ez da historia azkenaldian azkartu delako bakarrik, baizik eta mundu nahastu eta sasoi onplikatu hau konprenitzen saiatzeko gure ausardia arduragabearen ondorioa. [Mundutik azokara, Joseba Sarrionandia (Gerediaga Elkartea, 2015)]

Durangoko Azoka 1965-2015