nabigatzaile
Web orriak bilatu eta bistaratzeko bezero-aplikazioa. Ezagunenak Netscape Navigator eta Microsoft Internet Explorer dira. (Euskalterm)
Beste esanahi batzuk:
[nabigatzen duena] iz./izond. navegante (Harluxet eta Elhuyar hiztegiak)
Sinonimoak: iz.
[nabigatzaile] : INFORM. arakatzaile (Euskalterm)
[nabigatzen duena] : 1 itsasgizon, itsasmutil, itsasneska. 2 marinel, itsasturi (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Euskalterm eta Word Reference hiztegiak):
es (1) INFORM. navegador, visor (2) navegante
fr (1) INFORM. navigateur (2) navigateur, -trice ; navigant, -e
en (1)Â INFORM. browser (2) navigator
port (1)Â INFORM. navegador (2) navegante, navegador(a)
Entzun:
Firefox nabigatzailea erabiltzen dut egunero. Bertan, Euskalbar gehigarria instalatuta daukat, hiztegi guztiak kontsultatzeko gehigarri aparta. Euskalbar instalatzeko:
- Firefoxeko menuan klikatu: TRESNAK > GEHIGARRIAK
- Bilatzailean EUSKALBAR idatzi eta instalatu (gehitu firefoxera)
- Berrabiarazi FIREFOX.
- Barra bat azalduko zaizu hainbat hiztegirekin (personaliza daiteke eta nahi adina hiztegi erantsi).
Funtsezkoa zen nabigatzaile ona izatea ergelkeriazko itsaso hartan, bidea ustekabeko tranpaz josia baitzegoen. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply