neurri

iz.  neurri 1 iz. Neurtzearen emaitza. Ik. tamaina. Harresiaren neurriak. Zer neurritako oinetakoak erabiltzen dituen. Orain hartu behar genituzke haren luze-laburraren neurri zehatzak. || Irud. Bi bideak zilegi eta beharrezko dira, eta nork taxutuko ditu aldez aurretik bakoitzaren neurria eta mugak?

2 iz. Maila, gradua. Gure ezjakinaren neurria oparoegia da. Bi euskaldunek ez dituzte beti gauza berberak neurri berean maite. Bizitzaren neurrikoa izan du heriotza. Hobe dugu, inoren markak hausten saiatu gabe, besteren mailan eta neurrian geure burua gorde.

3 iz. Luzerak, azalerak, bolumenak edo kopuruak neurtzeko unitatea. Legoa bide neurri bat zen. Denbora neurri izenetan. || Irud. Neurri doia darabil, nori berea ematen. Hitzaren antzinatasuna eta hedadura hartzen baditugu neurri. Gogoa bada neurri, ez da erraz neurria betetzen. Jakite gaietan ez da neurri bat baizik, Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpora.

4 iz. Zerbait neurtzeko erabiltzen den neurri jakineko ontzia. Hiru neurri irinetan nahasia. Ardoa makala dagoela, neurri laburra ematen zaiela, lapurrak garela. Neurria mukuru bete. Egiten du bekatu neurri edo pisuan zerbait kentzen duenak.

5 iz. Egokitzat edo normaltzat hartzen den kopuru edo tamaina jakina. Guztiak du bere neurria. Jaunak gauza guztiei ipini diela beren neurria. Janean eta edanean neurri ona eta modu ona gorde. Gauzak bere neurritik ateratzea: bere onetik ateratzea. Neurria igaro. Neurri gabe edaten duenak. Jainkoaren edertasun neurri eta mugarik ez duena (Ik. neurrigabe).

6 iz. Gehiegikeriarik eza; gehiegikerietatik urruntzen denaren jokabidea edo bertutea. Ik. neurritasun. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoaren neurria.

7 iz. Mus. Doinu batean, hainbat zati berdinetan eginiko banaketa, erritmoarentzat oinarri gertatzen dena. Ik. konpas 2. Oso berezia dute neurria gure kantek. Bertsoak berezko du neurria.

8 iz. Neurtitzak izan behar dituen silaba klase eta zenbatekoa. Lizardi bera ere hizkera eta neurri herrikoiagoen atzetik zebilen azken aldera.

9 iz. Lortu nahi den helburuaren arabera aritzeko modua. Arima sendatzeko neurriak dira horiek.

neurria(k) hartu 1 Neurtu. Jostunak berak neurriak hartuko dizkizu. Behar du oihala ekarri, neurria hartu eta jostera eraman.

2 (Singularrean). Tamaina hartu. Lanari neurria hartu. Hiri ere ederki hartu diat neurria, mutiko!

3 (Pluralean). Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu. Nola, bada, ez ditu berehala neurriak hartzen arrisku ikaragarri honetatik alde egiteko? Hartu egun bakoitza ondo igarotzeko neurriak.

neurrian 1 adb. Neurriz. Gauzarik hoberenak sasoian eta neurrian baizik ez direla on guretzat. Igandeetan, berriz, urdaia banatzen ziguten, eta arroza, neurrian. || Ez dago ezer txarrik, berriz ere, bere neurrian eginez gero.

2 (Erlatibozko esaldi baten edo -en atzizkiaren eskuinean). Mailan, graduan; arabera. Guk ere horrelako zerbait, komeni zaigun neurrian, egin behar genuke. Ahal daitekeen neurrian laguntzeko. Adoratzen zuen Jauna bere jaieraren neurrian.

3 (Erlatibozko esaldi baten eskuinean). Bezain laster. Ik. ahala. Jainkoaren fedea behera doan neurrian, morala ere berebat amilka doakigu.

neurriko 1 adj. Neurriari dagokiona, neurrira egokitzen dena. Egin zizkioten galtza batzuk neurrikoak, politak ezin gehiago.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Bere neurriko galtzak egin zizkioten. Altzoko Handiaren neurriko gizon eta emakumeak. Egileak bere neurriko gaia aukeratu ez duela diotenak ere badira. Nire euskal jakite laburraren neurriko irakurgaiak.

neurrira 1 adb. Zerbaiten neurrien arabera. Neurrira eginiko soinekoa.

2 (-en atzizkiaren eskuinean). Oinetakoa, apur bat erabiliz gero, moldatzen da, oinaren neurrira etortzen da.

neurrira ekarri Neurri egokira ekarri. Zure desiraren abiadura ahal bezainbat ematzen duzula eta neurrira ekartzen.

neurriz adb. Gehiegikeriarik gabe, neurri egokian. Aski moduz eta neurriz mintzatu ginen. Ardoa neurriz edan. Ausarki, baina zentzuz eta neurriz jokatzen badakigu. Maitatu ere, neurriz.

neurriz gain adb. Gehiegi, neurririk gabe. Egarri hori neurriz gain itotzen duzu ardotan.

neurriz gaineko adj. Ohiz kanpokoa; bana-banakoa. Purrustada latzak eta neurriz gainekoak. Literaturan, Frantzian ez dago orain inor neurriz gainekorik.

neurriz gorako adj. Neurriz gainekoa. Neurriz gorako garapena.

(Hiztegi Batua)

Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [neurketaren bidez finkatzen den tamaina]: handitasun, handi-txiki, hein, izari, kaizu, luze-labur, tamaina Heg., esteria Bizk.
    [gehiegikeriatik urruntzen den jokabidea]: neurribide, neurritasun
    [ezer lortzeko era]: bide

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. medida; tamaño, dimensión (2) iz. [magnitude baten unitatea] medida (3) iz. moderación, mesura, medida, comedimiento (4) iz. medida, disposición (5) iz. (Metr.) [bertsoetan] medida (6) iz. (Mus.) [konpasa] medida, compás || ad.  du ad. (zah.) medir
fr (1) iz. mesure, taille, dimension (2) iz. modération, prudence (3) iz. [irtenbidea] mesure, disposition ; précaution (4) iz. (Mus.) mesure
en (1) iz. [tamaina] size; dimension (2) iz. [magnitude baten unitatea] measure (3) iz. [gehiegikeriarik eza] moderation (4) iz. [bitartekoa] measure (5) iz. (Mus.) time; metre (Br); meter (Am) (6) iz. (Metr.) metre (Br); meter (Am)

Neurria jarri diote euskal kulturaren kontsumoari: euskaldun gehienek ez dute euskarazko kultur edukietara jotzen. [ZENBAT GARA? ZER EGITEN DUGU?, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-04-01)]

https://pixabay.com/es/cinta-medida-n%C3%BAmeros-construcci%C3%B3n-1075086/

neurri (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)