neurtitz
iz. (neol.) 1. Hitz neurtuak; hitz neurtuzko idazlana. Orixek landu eta eraberritu dizkigu euskal prosa eta neurtitzak. 2. Hitz neurtuzko lerroa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) verso (2) [bertso-lerroa] verso
fr vers [poésie]
en verse [poetry]
port verso
Entzun:
Asmatitza hitz berria sortu dugunean, euskal hitz osoa den neurtitza izan dugu gogoan, baina neurtitz hori OIHENARTek sortu zuen (neurthitz), ilhartitz sortu zuen bezalaxe, atsotitz jatorraren ildotik. [Hitza azti, Iñaki Arranz (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Etimologiaren bitartez ahalegintzen nintzen ulertzen: neurtitz, esate baterako, neurtu eta hitz direlakoekin osatua zegoela, eta beraz bertsoa adierazi nahiko zuela, edo antzeko zerbait. [Soinujolearen semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Mutil horrek arras neurtitz ederrak egiten ditu haatik! [Harreman arriskutsuak, Choderlos de Laclos / Jon Muñoz (Ibaizabal, 1997)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply