norgehiagoka

iz. eta adb. 1 iz. Lehiaketa, bereziki indarrak neurtzekoa. Aizkolarien arteko norgehiagoka hartan. Indar norgehiagoka. Elkarren lehia latza, norgehiagoka bortitza. 2 adb. Bi pertsona edo gehiagoz mintzatuz, bata bestearen indarrak neurtzen. Norgehiagoka bizi izan ziren hil arte. norgehiagokako adj. Plazan ere hasi dira norgehiagokako partidak. norgehiagokan adb. Norgehiagoka. Beste pilotariekin norgehiagokan jardutea. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

norgehiagoka (V-gip, B). Ref.: Etxba Eib (norgeixagoka); Izeta BHizt; Elexp Berg.

1. (Adv.). Compitiendo, en pugna. “Norgeixagoka bizi izan ziran ill arte” Etxba Eib. “Aiko gara norgeiagoka?” Izeta BHizt2. “Desafiando” Elexp Berg. Nor-geiagoka ari dira. Or Eus 24. Sofistok Sokratekin norgeiagoka iarten dituenean, Sokratek txil eragiten die ezin bestez eta bearrik. Zait Plat 117. Etxejaun orreik [andrai] emon deuskue / ezezko eta gordintza, / nor-geiagoka bata-besteai / desafiatuz dabiltza. Ayesta 124.

2. (Sust.). Competición, pugna. Euren arteko nor-geiagoka. Etxde JJ 33. Norgeiagoka edo konkurs bat. Egan 1956 (3-4), 80s. Nor geiagoka edo karreren bat ipintzera. Bilbao IpuiB 261. Onen antzeko norgeiagoka izan zuten Atenaiko iakintza-ikasguek. Zait Plat 23. Poema erdiruntz, olako norgeiagoka bat asten da bien artean. Gazt MusIx 152. Orrela galdu zun nor-geiagoka. Ibiñ Virgil 50. Elerti-norgeiagoka. Yurre in Loram 5. Guda-burrukak, nor geiagokak. “Desafíos”. Berron Kijote 32. Goierriko sokatira-norgeiagoka irabazi ondoren. Insausti 110. Nor-gehiagoka hauetan. MIH 215. Nola ez dira norgehiagoka berriak sortzen? MEIG I 111. En DFrec hay 14 ejs. v. tbn. Or QA 190.

Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

adond. [zeingehiagoka]: norgehiagokan, zeingehiagokan, zeingehiagoka g.e.

iz. [lehiaketa]: lehiaketa, norlehenka, prima, sariketa, txapelketa, lehia Ipar., xapelgo Ipar., indar-neurtze g.e., zeingehiagoka g.e.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) iz. competición, lucha, disputa, puja (2) iz. (Kir.) encuentro; confrontación; partido; competición (3) adb. disputando, compitiendo
fr (1) iz. compétition, concours, dispute (2) adb. disputant, rivalisant
en (1) iz. contest, competition, struggle (2) iz. [partida] match, game (3) adb. competing, struggling
port (1) competição, luta, disputa (2) iz. (Kir.) confrontamento, confrontação (3) adb. disputando, competindo

Elkarren lehia latza, norgehiagoka bortitza.  (Hiztegi Batua)

norgehiagoka (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)