noski

adb. 1. Baieztatzen edo ezeztatzen dena ezaguntzat, begien bistakotzat edo segurutzat hartzen dela adierazteko hitza. Bai, noski. Horrela da, noski baino noskiago. Afaltzera etorriko zara, noski. 2. Beharbada, ziur aski. Gizon prestu hark ez zuen, noski, ardoaren indarrik ezagutzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: adond.
[jakina] bai noski, jakina, nola ez, araiz Ipar., naski Ipar., aurki Bizk., prefosta Zub., noskiro g.e.
[ziur aski]
g.e. agian, apika, ausaz, beharbada, deskuiduan, menturaz, heldubada Zub., igual beh., akaso Heg. beh., fortunaz Ipar. g.e., noaski Gip. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es (1) claro, por supuesto, por descontado (2) sin duda, seguramente, probablemente
fr (1) naturellement, évidemment, certainement, bien sûr (2) sans doute, sûrement, probablement
en (1) of course, certainly (2) probably, surely

Berdin zitzaidala erantzun nion noski; bost axola zitzaidala nora joan, berarekin joaten banintzen. [Gorde nazazu lurpean, Ramon Saizarbitoria (Erein, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)