odolustu
1. du ad. Gaixo bati zaina ireki odol–kopuru jakin bat ateratzeko, odol-ateratzea egin. 2. da/du ad. Pertsona edo abere bati odol asko atera. Biharamunean odolusturik aurkitu zuten. 3. da/du ad. (hed.) Hustu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Hiztegi Batuan:
odolustu 1, odoluts, odolusten. da/du ad.
odolustu 2 iz. ‘odolustea’
Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
ad. [odol-ateratzea egin]: sangratu
ad. [odolgabetu]: odolgabetu g.e.
iz. [odolustea]: odoluste, sangria Heg.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) ad. desangrar(se) (2) iz. desangramiento
fr (1) ad. saigner, saigner abondamment (2) iz. dessangramento
en (1) ad. bleed; lose a lot of blood v expr (2) iz. bleeding
port (1) ad. dessangrar-se (2) iz. dessangramento
Entzun:
BEGIRADA ODOLUSTEN ARI ZAIZU
iltze gori bat
Rene D’Aubry erritmoan
zuregana hurbildu eta
zure bozkario herrena
bahitzeko intentzio oro
mailukatzenutzi etorkizun itxurak egiteari
hoztasun kanporakoi
zure azalarekin nahasia
burdin sasi al dentez
malko absentez
hanpatuabegirada odolusten ari zaizu
zure eguna isiltasunean
hornitzenhobe desioa laurdenkatu
zure keinuen mamigunean
ezerezko bala hura
ekintza gogoangarri hau
bere senetik aterata
balioen besterentze honetan
bere istorioa nola hasi ez dakienaarima hornitzen dizun
oinazearen hutsaltze hori
izango ote danahia pazienteki
irensten dizuna[Begirada odolusten ari zaizu, © cc-by-sa Jule Goikoetxea (Tractatus, 2014)] (Susa Poesia)
Reply