oheburu

iz. Etzatean burua ezarri ohi den ohearen aldea. Oheburura hurbildurik. Oheburuko argia.  (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

oheburu (V-gip, S; Foix ap. Lh, H), ohaburu (L, BN, S; H (oa-)), ohapuru (G; oa- Lar, H), oepuru (H), oiburu (H), oipuru (H), uepuru (V-gip). Ref.: A (oapuru); Lh (ohaburu); Lrq; Iz ArOñ (uepuru); Elexp Berg (oe-buru).

1. Cabecera de la cama. Aren oapuruan eserita zegoen andreak. Ant Ezale 1897, 389b. Iminten dogula [Kurutze Santua] geure bizilekuan, geure oeburuan. Itz Azald 12. Bere hortz benedikatuak, ongi garbiturik emaiten zituen ohe buruan. Barb Sup 101. Ohe-buruko argia pizturik utzi zuen. Mde HaurB 57. Medikuori oeburuan jarrita. SM Zirik 52. Ohe buruan jartzen da [xoria] eta kantuz hasten. JEtchep 25. Ikhus zitaken aphezpikua […] erien eta ezinduen ohapuruetan. GAlm 1962, 34 (ap. DRA).

ogeburu. Baña, il-oge-buruan dakust / gotzon bat geure pozgarri. Enb 35.

2. Almohada. Erroman ere airean zuten etzantza, bainan bi ohebururekin, batto buruan, bertze[a] zangoetan. GAlm 1956, 18.

3. (Uso adv.). Zer gerta ere, lotarakoan, / utzi zula oaburu. “Bajo su almohada”. Or Eus 343.

Sinonimoak: iz.

    [bururkia]: burukita, bururki Ipar. zah.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es cabecera [de la cama]
fr chevet, tête de lit
en headboard, head
port cabeceira

Ez dira oheburuan ahituko

Ahapeka aipatzen dira usu bizitzaren amaierari buruzkoak; dena den, Larraitz Chamorro eriak ohe ertzeko hitz horiek ozentzea lortu du: hedabideetara eraman du sedazio eskaera. [Ez dira oheburuan ahituko, Arantxa Iraola (Berria.eus, 2017-01-03)]

oheburu (Argazkia: construnario.com)