oldartu

ad. oldartu, oldar/oldartu, oldartzen da/zaio ad. Oldarrean abiatu; oldarrean eraso. Eta hona, urdalde hura guztia oldartu zen gainetik behera itsasora. Lurrari uhin zabalak azkar oldartzen zaizkio. Irrintziaz gudura oldartzen. Oldartzen dira elkarrengana bi idi bezala. Otsoa bildotsari oldartu zitzaion. Txakur batzuk bezala oldartu zitzaizkidan. Baina inork ezagutzen ez duen egiak ez dio inori eskubiderik ematen, nabari den egiantzaren kontra oldar dadin. Elizako ez den liburu bakanen bat begiz jotzen dugunean, lasterka bizian oldartzen gatzaizkiola. (Hiztegi Batua)

Sinonimoak: ad.

    [atakatu]: eraso, eraso egin, esetsi, jazarri Ipar., akometatu zah., atakatu zah., erazarri Ipar. g.e., atomatu Bizk. g.e., erauntsi Ipar. zah., jauki Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) da ad./ zaio ad. acometer, embestir, arremeter, lanzarse, precipitarse (2) da ad./ zaio ad. atacar, acometer, arremeter, asaltar, agredir (3) da ad./ zaio ad. rebelarse
fr (1) da ad./ zaio ad. s’élancer, se jeter, foncer sur (2) da ad./ zaio ad. attaquer, assaillir ; charger (3) da ad./ zaio ad. faire face, affronter
en (1) da ad./ zaio ad. to throw oneself, to hurl oneself (at/against) (2) da ad./ zaio ad. to attack (3) da ad./ zaio ad. to rebel
port (1) da ad./ zaio ad. acometer, investir (2) da ad./ zaio ad. atacar, acometer, arremeter, assaltar (3) da ad./ zaio ad. rebelar-se

Mossoak oldartu egin zaizkie Lleidako museoaren aurrean bildutakoei  (Berria.eus, 2017-12-11)]

oldartu (Argazkia: Adria Ropero/EFE)