ontsala

adb. (Ipar.) Gauzak ongi egiteko. Hortarik behar genuen ere ontsala hasi gure solasa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Orotariko Euskal Hiztegian

ontsala (H; untsala H), ontsara (Dv, s.v. ontsa), untsalat.

“Ontsara, zubi hau goraxago behar zen, pour que la chose fût bien, […]” Dv (s.v. ontsa). “Ontsala behar zinuke bera mintzatu, pour bien faire vous devriez l’entretenir lui-même” H (s.v. ontsa). Untsala behar ginikezie / un mandat d’arrettez / amens arrastatzera / jin eztakigun ihur ere. AstLas 27. Ontsala, behar nintuzke aiphatu mundu guziko yuduak. Elsb Fram 166. Konparantza hortan behar litezke ontsala suge baten orde, bi suge. Ib. 178. Ez ginuen ontsala, behar-bada, solas huntarik hasi behar, Diharassarry apez on, argitu eta kartsu zenaz hemen mintzatzean? HU Aurp 102. Nahiz herriko eskolaz herria behar litaken ontsala nausi. HU Zez 111. Ezkontzak / egiten dituzte bethi […] / aratzak / diren neskekin, ontsala. Mde Po 34.

Haurren behar bezalako idekiteko errejentian lagün hun bat bazien etxekoek. Jakin beharrenik dien gaizen erakasle. Izpiritiaren argitzeko bezala, untsalatko plegiaren emaiteko lagün balius bat. Eskual 18-3-1910, 3.

Sinonimoak: iz.
[ontsala] : e. ontsalaz, onenean ere, onenera jota (ere), kasurik onenean ere.  (5000 Adorez Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es (1) adb. (Ipar.) para hacerlo bien (2) adb. (Ipar.) en el mejor de los casos
fr (1) adb. (Ipar.) pour bien faire (2) (Ipar.) dans le meilleur des cas
en (1) to do it well  (2) in the best-case scenario
port (2) no melhor dos casos, na melhor das hipóteses

Entzun:

Hortarik behar genuen ere ontsala hasi gure solasa: debíamos de haber empezado nuestra charla a partir de ese punto.

ontsala (Gaurko hitza, CC)