orburu

Orburua edo alkatxofa (Cynara cardunculus var. scolymus) barazki mota bat da, hosto berdez osatutakoa bihotz mamitsuaren inguruan.

Euskal Herrian Nafarroako Erriberakoa da preziatua. “Tuterako Orburua” Kalitateko Jatorrizko Deiturak babesten du, eta Nafarroako Erriberako 33 udalerritan laboratzen da, batez ere Erriberako hiriburuaren eraginpeko eremuan. “Blanca de Navarra” izeneko mota bakar-bakarrik laboratzen da. Barietate hori besteetatik bereizten duten ezaugarriak bere forma biribildua eta goiko aldean duen zulo zirkularra dira, bere hostoak ez baitira elkartzen lore-burua ixteko. (Wikipedia)

 

ERREZETAK ORBURUEKIN (sukaldean.com)