ordiziar

izond. Ordiziako herritarra.

Ordizia Gipuzkoa erdi-hegoaldeko udalerri bat da, Oria haranaren goialdean kokatua. Historikoki Goierri eskualdeko herri nagusia izan da zerbitzuen aldetik; gaur egun, Beasainekin batera du eskualdeko nagusitza hori.

Mugakide ditu iparraldean Itsasondo eta Beasain, ekialdean Itsasondo, Arama eta Zaldibia, mendebaldean Beasain eta hegoaldean Lazkao. XX. mendean Beasainek, Lazkaok eta Ordiziak izandako hiri eta industria garapenaren ondorioz, hiru udalerri horien arteko mugak lausotu dira, hiruren erdian CAF fabrika handia jarrita. Hala, bada, hiru herriak elkarren segidan daude, bereiziko dituen eraikuntzarik gabeko etenik gabe. (Jarraitu irakurtzen Wikipedian)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es natural de Ordizia; ordiziarra; ordiziano, -a
en from Ordizia

Egin klik irudiaren gainean, abestia entzun eta hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.