orkatila

iz. Zangoaren eta oinaren arteko giltzadura. Orkatila bihurritu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Wikipedia

Giza anatomian, orkatila oina eta hanka lotzen diren tokian eratutako artikulazioa da. Hiru hezurrek osatzen dute: Tibia, peronea eta astragalo edo tortolosa. Kalkaneoak eta eskafoideak, orkatilaren zati ez diren arren, lotailu garrantzitsuak bidaltzen dituzte artikulazio honetara.

Lotailu garrantzitsuenak, artikulazioari egonkortasuna ematen diotenak baitira, honako hauek dira:

  • Deltoidear lotailua: Astragaloa eta kalkaneoa tibiarekin lotzen dituzte. Orkatilaren barnealdean dago.
  • Alboko lotailuak: Astragaloa eta kalkaneoa, peronearekin lotzen dute. Kanpoaldean dago.
  • Lotailu sindesmosikoak: Tibia peronearekin lotuta mantentzen dituzten lotailuak dira.

Orotariko Euskal Hiztegia

orkatila (V, G; Lar, Añ (V)), orgatila (G-azp; Lar, Añ (V), H), orkatxila (V-ple), urkatila (G-goi). Ref.: A (orkatilla, orgatilla); EI 70; Iz ArOñ, UrrAnz; Etxba Eib; Elexp Berg.

1. Tobillo. “Orkatillia trokau jata eta arrezkerok errenka nabill” Etxba Eib. v. txorkatila, orkila. Ordu bere-berean orgatillak eta oñazpiak sendotu zitzaiozkan. Lard 482s. Orgatilletik arratsaka nerabiltzkin burdin-kateak. TAg GaGo 104. Aren mendeko sorgintto bati / autsi baitio orkatilla. Or Eus 336. Amasei jorraildun neskatxa, / egak dozan orkatilletan? Laux AB 72. Orkatillak oin-billurrez lotu. Zait Sof 77. Aren beatzen, ta orpoen, ta orkatillen, ta bernen, ta iztarren arintasuna. Erkiag Arran 37. Geldiro libraturik nire orkatilak. Arti MaldanB 192.

2. “(V-ple), espuela” A.

3.Orkatxilla (V-ple), dedo pequeño de algunos animales” A.

Sinonimoak: iz.

    [zangoaren eta oinaren arteko giltzadura]: aztal-belarri Ipar., kabila Ipar., axiroin Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (Anat.) tobillo
fr iz. cheville
en iz. ankle
port iz. tornozelo

Han, presaren presaz, orkatila bihurritu dut espaloian, baina hamaiketako autobusean sartzea lortu dut, azken minutuan izan bada ere. [Ekialdeko mamuak, Jon Arretxe (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

orkatila (Gizaki baten orkatilaren ikuspegia, Wikimedia commons)