ostadar

iz. Zeruan, euria egitean edo egin ondoren, eguzkiaren aurrez aurreko aldean gertatzen den uztai argitsua, zazpi kolorez osatua, eguzki-argia euri tantetan islatzen denean agertzen dena. Ik. Erromako zubi; ostarku; ortzadar; ostilika. Ostadarra hodeietan agertuko da. Ostadarraren koloreak. Ostadar bikoitza. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

ostadar.

(AN-gip, L, S), ustadar (G-bet; uzt- AN-gip, hus- Lecl, H (S)), ostagar, ostabar (AN-gip). Ref.: A (ostadar, uztadar); Bähr ArcGp (ostabar, ostadar, ustadar, uztadar); Lrq. Arco iris. “En la zona de habla navarra [de Guipúzcoa] se emplea ostadar” Bähr ArcGp 401. “Ostadar, arco del cielo (S)” A EY I 165. “Se conoce en Eibar por la literatura, no por el uso común. Ostadarran zazpi koloriak” Etxba Eib. Cf. Vill Jaink 22: “Ortzadar / ostadar, ozkarbi, ortzegun / ostegun, ortziral / ostiral eta beste olako baditugu, sustrai berberakin eratuak”. v. ortzadar, ostarku.

*Emaztiaren adiskidegoa ostagarraren pare dela, gorri, berde, hoilli. Egiat 217. Itsasóko izárra / Bernardok deitzen dú / zerúko ostadárra / bekála ikusten dú. LE Kop 29. Paratuko dut lañuetan ene ostadarra edo argi-uztaia. LE-Fag 65. Eiztari Aundi, –zeure aztarra– / aran-ganean / uztai-antzean / estu eguan goiko ostadarra! Laux AB 21. Ostadarra agertzen danean, bederatzi eguneko euria. (AN-5vill). A EY IV 205. Lurgañean odeiak Nik metatzean, ostadarra odeietan ageriko da. Ol Gen 9, 14 (BiblE ostadar; Urt arkoba, Dv, Bibl arranbela, Ur uztai, Ker ostarku). Esaidazu, goitiko ostadar, erregenoak orain bere laguntzat Benus naiz onen semea dakarren ala ez. Larrak EG 959 (3-6), 225. Zeru-uztai (ostadar) aundia edaten ari da (itsasoko ura). Ibiñ Virgil 77.

Sinonimoak: iz.

[ostarkua]: uztargi, ostarku Bizk., ortzadar Ipar./Naf., ostilika g.e., Erromako zubi, Jaungoikoaren gerriko G-N, Jainkoaren paxa, zubiadar Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. arco iris
fr iz. arc-en-ciel
en iz. rainbow
port iz. arcoíris

Testuinguruan

Ostadar bikain bat ageri zen lainoaren gainean, musulmanen ustez Denboraren eta Betikotasunaren arteko bide bakarra den zubi estu eta kulunkari hori bezalakoa. [Kontakizunak, Edgar Allan Poe (Koro Navarro), Ibaizabal, 2000]