ostruka
iz. ZOOL. Estrutionidoen familiako hegazti estrutioniformea, 2 m-ko altuerakoa eta hego laburrak, lepo eta hanka oso luzeak eta bi behatzez hornitutako oinak dituena. Afrikako sabana eta basamortuetan bizi da. Korrika ibiltzen da (Struthio camelus). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Orotariko Euskal Hiztegian
ostruka (Dv, A).
Avestruz. “Autruche” Dv. v. austrutx. Ostruka, huntza, maloiña eta aztorea. Dv Deut 14, 15 (BiblE ostruka; Ol sai-ankaluze, Ker egalper). Larreko abereek, erainsugeek eta ostrukek goresten naute. Dv Is 43, 20 (BiblE ostruka; Ol egalper, Ker abestruz).
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Zool.) avestruz (Struthio camelus)
fr autruche
en ostrich
port avestruz
Entzun:
Min dut, min ahal-adina, aurten herri honetan ezkurrik ez bildua; hala eta guzti, lakari-erdi bat bidaltzen diot; neronek, mendira joan eta bilduak dira banan-banan; ostruka arrautzak adinakoak izatea nahiko nuke nik, baina ez dut handiagorik aurkitu ahal izan. [On Kixote Mantxako, Miguel de Cervantes / Patxi Ezkiaga (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply