Recent Updates Page 159 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:52 pm on 2019/04/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    kontraesan 

    iz. Zerbait baieztatzen eta aldi berean ukatzen duten bi gauzaren edo esaldiren artean dagoen erlazioa; elkarren aurkako direnak biltzen dituenaren nolakotasuna. Kontraesan bat ikusten dut nik hor. Gure gizartearen kontraesanetarik sortua. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    kontraesan (Lar, Añ).

    1.Contradecir“, “impugnar” Lar y Añ. Aita San Antonio Paduakoak, ikusirik kontraesaten eutsela herejeak berak prediketan eban fede santeari […]. Añ MisE 172. Ezingo dute kontraesan, ez da ere erresistitu. Brunet Lc 21, 15.

    2. Contradicción. v. kontraesate, kontrajoko. Ezinegona ez dut ukatuko, gure gizartearen kontraesanetarik sortua zenik: kontraesanok, nolanahi ere, besterengan aurkitu ohi ditugu beti. MEIG VI 51. En DFrec hay 34 ejs.

    Sinonimoak: iz.

        [kontradikzioa]: kontradikzio beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. contradicción
    fr iz. contradiction
    en iz. contradiction
    port iz. contradição, incoerência

    Zure baitan sortuak ziren kontraesan horiek ala gizarteak eraginak? [Zortzi unibertso, zortzi idazle, Ana Urkiza (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    kontraesan (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:11 pm on 2019/03/31 Permalink | Reply
    Tags:   

    setakeria 

    iz. Setatsuaren jarrera edo jokabide gaitzesgarria. Ez dadila mintza gure baitan setakeria. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    setakeria. Terquedad, obstinación. Ark zeukan setakeri nabarmen eta alkekitsua nolabait burutik atera erazotzeko. EG 1956 (5-6), 23. Eztedilla beraz mintza gure baitan setakeria. SMitx Unam XX. Izaki txatxarren setakeria ta zital-ikutua beti da doillorrago gizakumeetan. Erkiag BatB 202.

    Sinonimoak: iz.

        [egoskorkeria]: burugogorkeria, burukoikeria, egoskorkeria, itxikeria, seta, hisia Ipar. g.e. , par Ipar., tema Ipar., hisigo g.e., furfuria Ipar. , sepa Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. obstinación, terquedad, tozudez
    fr iz. entêtement, obstination
    en iz. obstinacy, stubbornness
    port iz. obstinação, tenacidade, teimosia,

    Ez dadila mintza gure baitan setakeria. (Hiztegi Batua)

    setakeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:38 pm on 2019/03/30 Permalink | Reply
    Tags:   

    konorte 

    iz. Zentzumenez baliatzeko gaitasuna. Ik. korde; ezaguera 5. Konorte gabe gelditu zen. Harri batek buruan jo zuen eta konorte gabe erori zen lurrera. Konortera etorri. Konortera bihurtu zenean. || konortea galdu Konortea galduta erori zen. || konortea kendu Harrikada batek konortea kendu zion. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    konorte (V-arr-gip, G-azp; Añ (V), H (V, G)), konort (V, G-to), konor, konortu (V-gip, AN-5vill, B). Ref.: A (konort); A Apend; Iz ArOñ; Etxba Eib (konorta); Elexp Berg; Gte Erd 201; Izeta BHizt2 (konortue).

    1. Sentido, conocimiento. “Sentido, sensación”, “(quedar sin) sentido, konorte baga geratu” Añ. “Sentido, sensibilidad” A. “Normalidad, estado mental” A Apend. “Konorte, del castellano ‘conortar’, ‘desconorte'” Garate 2.a Cont RIEV 1933, 99. “Konorta dauka ondiok” Etxba Eib. “Artu eban konkorrekuakin konorta galdu eta luze-luze jausi zan” Ib. “Konorte gabe gelditu eta ez zitzaion berealakoan ezaguera etorri (G-azp), konorturik gabe gelditu da (AN-5vill), […] konortua etorri zaio (V-gip, AN-5vill)” Gte Erd 201.

    Tr. Hasta el s. XX sólo se documenta en autores vizcaínos. Konorte es la forma más general. Hay ejemplos seguros de konort en Uriarte, D. Agirre, Erkiaga y San Martin (Zirik 75); los de Arrese Beitia y Echeita son ambiguos. Hay además konor en Zavala y konortu en A. Irigaray. En DFrec hay 3 ejs. de konorte.

    Gelditu ziran jaunaren serbitzari biak konorte edo zenzugabe bezela, beldurraren beldurrez. Mg CC 128. Bildur-ikaraturik, konorte baga ta zorabiaturik egongo naz. Añ EL1 23. Eukiko dot burua konfesetako, gatxagaz indargeturik edo konorte on bagarik, ozta-ozta egongo banaz berba egiteko? Añ EL2 27. Konor guztiak / yoanik daukaz yo baleuan legez / oñaztarriak. Zav Fab RIEV 1907, 95. Entzunik Hugok berba oneek, geratu zan konort eta adore bagarik. Ur MarIl 42. Jarri zanean bere konortean. AB AmaE 292. Ikaraturik ta konort bage bezela gelditu ziran. Ag EE 1895b, 77. Konort baga egon nintzan bitartean odol asko galdu iatan. Ag AL 145. Oian etzun ebenekoxe gexuari etorri yakon konorta. JZ 1922, 219. Konortera etorri zanian, jaten eta edaten emon gura ixan eutsoen. Altuna 97. Konortea argi dute. FIr 192. Sasi ondoan bertan konorte barik, luze, aurkitu eben gaxua erritarrek solorakoan. Bilbao IpuiB 118. Konorta erdi galdurik edo, tentel samar egoan. Erkiag Arran 193. Eta mutikoa, konorte gabe, lurrera erori zen. Arti Ipuin 28. Konortik barik legez eldu zan. Gerrika 54. v. tbn. VMg 44. Echta Jos 229 (konortera). Kk Ab II 43. Otx 59. TAg Uzt 274. Zait Sof 194. Mde Pr 334. Osk Kurl 148.

    Konorturik gabe baizago euskalduna, etzuen itzik yardetsi. “Estaba el vizcaíno tan turbado”. AIr RIEV 1928, 606s (Anab ib. 611 oso ikaratuta; Or RIEV 1929, 9 larri zen, Ldi ib. 211 nastua).

    2. (Lar, Añ, H). “(Estar de buen) aire, […] konorte onekoa” Lar y Añ. Bein triste, bein pozik; bein aldi txarra, beste bein konorte ona. Añ NekeA 219.

    Sinonimoak:iz. Bizk.

        [kordea]: korde, zentzu, akordu Naf. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. sentido, conocimiento, consciencia, conciencia
    fr iz. connaissance
    en iz. consciousness [state of being awake]
    port iz. sentido, consciência

    Konorte gabe gelditu zen. (Hiztegi Batua)

    konorte (Rembrandt van Rijn, Public domain)

     
  • Maite 8:45 pm on 2019/03/28 Permalink | Reply
    Tags:   

    taxuzko 

    adj. Egokia, behar bezalakoa. Ik. itxurazko. Burubide egoki eta taxuzkoak. Taxuzko gizona baitzen benetan Vianan jaiotako politikari iaio eta idazle ospetsu hori.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    TAXUZKO, TAJUZKO (V-gip, G-bet). Ref.: Zt; Elexp Berg. Correcto, adecuado. “Razonable, adecuado” Zt (comunicación personal). “Aspaldixan eztabe botatzen tajuzko pelikulaik” Elexp Berg. Inpernuko etsaiak berberak asmatu al-dezazke burubide egokiagoak, taiuzkoagoak, bere elburura irixteko? Ldi IL 167. Tajuzko mutilla balitz, ez ukene zuzendu-eziña arlo au. TAg Uzt 126. Gazte denporan pelotari tajuzkoak izan ziran batzuek, ostatu batean zurrut eta zurrut zeuden. EgutAr 22-5-1959 (ap. DRA). Abarkak tajuzkoak ez zituala ta zapatak erostia pentsau eban. SM Zirik 81. Eginbide oiek eztute oiñarri tajuzkorik. Vill Jaink 154. Ez al dek inguruan aldarera eramateko neskazar tajuzkorik? NEtx LBB 120. Orregatikan maixuak ordaiñ / tajuzko bat bear luke. Olea 141. Artantxe ere badira lanak / gizon tajuzko batenak. Uzt Sas 121. Gure artian esaten zitun / makiña bat itz tajuzko, / nere ustetan ura zeguan / bertsolaien maiorazko. Uzt LEG II 226. Eta danean billatu gendun / naiko jende tajuzkua. Insausti 114.

    Sinonimoak: iz.

    [taxuzko] : ganorazko, egoki, erako, moldezko. Ant. desegoki (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izlag. correcto, -a, adecuado, -a, conveniente, pertinente; bueno, -a, de calidad
    fr correct, adéquat, opportun, judicieux; de qualité
    en correct, suitable, appropriate; good
    port correto(a), adequado(a), pertinente; de qualidade

    Harrituegia geratu nintzen ni taxuzko ezer esateko.  [Kurrin-kurrun vitae, Joxerra Garzia (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    taxuzko (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 8:34 pm on 2019/03/27 Permalink | Reply
    Tags:   

    tximinokeria 

    iz. Tximinoari dagokion egite gaitzesgarria. Ikaragarrizko tximinokeriak egiten. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    tximinokeria (V-gip; Lar), ximinokeria (Dv, H), tximinoikeria, ximiñukeria (SP), ziminokeria. Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.

    Monería, monada, payasada. “Singerie” SP. “Monería” Lar. Badabillzka inguru haiñitz inustria / milla grimasa eta ximinokeria. Gy 96. Horra egungo errepublikaren gaixtakerietarik bat, zoina baita, denbora berean, nik ongi erran ez dezaketan eskarnioa, grimasa, ziminokeria. Elsb Fram 162. Zer nahi ziminokeria egin ondoan, teatrotik jausten dira lauak. Ox 51. Girixtino berriak paganoeri egiten etzioten trufarik etzen beren jainko faltsoekin zabilzkaten ximinokerientzat. Zerb Bahnar 109. Eskuak gora, eskuak bera, ikaragarrizko zirkin eta tximiñoikeriak egiten ez ebillen ba? Bilbao IpuiB 237. Gure ziminokeria ta zorokerietan parte hartzen zuelarik. Herr 5-1-1961, 4. Inguruan zituen sorgin guzien gatik, bere kantu eta ziminokeri guziekin. “Singeries”. Ardoy SFran 165.

    Imitación grotesca. Yakin dizit framazonak zirela, eta heien erlisionea gurearen ximinokeria bat dela. Elsb Fram 175.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. monería
    fr (1) (acción del mono) singerie (2) (gesto gracioso) singerie, pitrerie
    en (1) (=mueca) funny face, monkey face; (=imitación) mimicry (2) (=payasada) antic, prank (3) (=banalidad) trifle, triviality
    port iz. gracinha

    Huraxe bai, tximinokeria galanta! [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    tximinokeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:13 pm on 2019/03/26 Permalink | Reply
    Tags:   

    azkenean 

    iz. adb. Gainerakoen ondoren. Eta azkenean, azkena. Azkenean denok espero genuena gertatu zen. || Azkenean ez zen etorri.   (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: adlag.

    [azken finean]: atzenean, atzenez, azken batean, azken buruan, azken finean, azkenik, buruenik, geroenean, hondarrean, ororen buruan, azkenekoz Ipar., behingotz Ipar., guztien buruan Ipar., azkenez Bizk., azkeneko g.e., azkenengo g.e., azkenki g.e., azkenaz goiti Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es al final, por último; al fin, por fin; al cabo
    fr enfin, finalement
    en in the end, finally, at (long) last
    port por fim, finalmente

    Azkenean!

    azkenean (Argazkia: Andoni Canellada / FOKU)

     
  • Maite 10:55 pm on 2019/03/25 Permalink | Reply
    Tags:   

    atsolor 

    iz. Gip. Emakume erdi berriari auzoko emakumeek egiten dioten ikustaldia; ikustaldi horretan egiten den oparia. Kopatxo batzuk pattar, txokolate hari bultzatzeko, eta noizbait bukatu zen gure atsolorra. Erditu berriari atsolorra egin. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ATSO-LOR (AN-gip ap. A). “Visita a la recién parida” A. v. ATSO-BESTA. Kopaxka batzuk patar, [txokolate] ari bultzatzeko, eta noizbait bukatu uan gure atsolorra. Ataño TxanKan 159.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (G) visita a la recién parida (2) iz. (G) regalo que se hace en la visita a la recién parida
    fr (1) visite au nouveau-né (2) cadeau qui est fait lors de la visite au nouveau-né
    en (1) visit to the newborn (2) gift that is made in the visit to the newly born
    port (1) visita ao recém-nascido (2) presente que é feito na visita ao recém-nascido

    Kopatxo batzuk pattar, txokolate hari bultzatzeko, eta noizbait bukatu zen gure atsolorra. (Hiztegi Batua)

    atsolor (Argazkia: Actitudfem.com)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel