tximinokeria

iz. Tximinoari dagokion egite gaitzesgarria. Ikaragarrizko tximinokeriak egiten. (Hiztegi Batua)

Orotariko Euskal Hiztegian

tximinokeria (V-gip; Lar), ximinokeria (Dv, H), tximinoikeria, ximiñukeria (SP), ziminokeria. Ref.: Etxba Eib; Elexp Berg.

Monería, monada, payasada. “Singerie” SP. “Monería” Lar. Badabillzka inguru haiñitz inustria / milla grimasa eta ximinokeria. Gy 96. Horra egungo errepublikaren gaixtakerietarik bat, zoina baita, denbora berean, nik ongi erran ez dezaketan eskarnioa, grimasa, ziminokeria. Elsb Fram 162. Zer nahi ziminokeria egin ondoan, teatrotik jausten dira lauak. Ox 51. Girixtino berriak paganoeri egiten etzioten trufarik etzen beren jainko faltsoekin zabilzkaten ximinokerientzat. Zerb Bahnar 109. Eskuak gora, eskuak bera, ikaragarrizko zirkin eta tximiñoikeriak egiten ez ebillen ba? Bilbao IpuiB 237. Gure ziminokeria ta zorokerietan parte hartzen zuelarik. Herr 5-1-1961, 4. Inguruan zituen sorgin guzien gatik, bere kantu eta ziminokeri guziekin. “Singeries”. Ardoy SFran 165.

Imitación grotesca. Yakin dizit framazonak zirela, eta heien erlisionea gurearen ximinokeria bat dela. Elsb Fram 175.

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. monería
fr (1) (acción del mono) singerie (2) (gesto gracioso) singerie, pitrerie
en (1) (=mueca) funny face, monkey face; (=imitación) mimicry (2) (=payasada) antic, prank (3) (=banalidad) trifle, triviality
port iz. gracinha

Huraxe bai, tximinokeria galanta! [Jakintzaren arbola, Pio Baroja / Josu Zabaleta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

tximinokeria (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)