Recent Updates Page 182 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:48 pm on 2018/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahaidetasun 

    iz. Ahaideen arteko lotura. Odol ahaidetasuna. Ezkon ahaidetasuna. Laugarren mailako ahaidetasuna. (Hiztegi Batua)

    ahaidetasun (SP, Urt I 400, Ht VocGr 396, Dv, H, A), aidetasun (V, G, AN-larr-erro ap. A; Mic 8v, Lar, Aq 1133 (AN), Añ), aitasun (Lcc).

    1. Parentesco. “Parentesco” Lcc, Lar y Añ. “Afinidad”, “cognación” Lar y Añ. “Parenté” H. v. ahaidego.  Donzellea, zegati zaoz / enegaz enojadurik, / zurekin ene aitasuna / horrela anzi jakinik?Lazarraga 1142v (tal vez signifique ‘relación’ o similar). Halako suertez lotuko da, non ezpaitu behatuko ez ahaidetasunera, ez adiskidetasunera. SP Gudu 89. Esan degun belaun edo gradu aen bietatik batean aidetasuna debanarekin. OA 79. Fundatuak zeren diren arrazoiñ ederren gaiñean; hala nola ahaidetasunaren, […] gaiñean. He Gudu 110. O amorezko aidetasun, ta adiskidetasun paregabe laztanena! Cb Eg III 381. Ez aidetasun, ez adiskidetasun. Mg CO 88. Aidetasun au da odoletik datorrena. Bada gañera beste aidetasun bat ezkonzatik jaiotzen dana. AA I 560. Dala aidetasunez, dala bere ontasunagatik. Lard 374. Baldin gozatu nahi baduzu ahaidetasuneko zuzenez, eros zazu eta goza. Dv Ruth 4, 4 (Echn aidetasun). Aidetasun andia / daukagu lurrean, / andiagoa baina / Iaunaren aurrean. Azc PB 99. Jesu-Kristoren anaiak garenaz geroz […] errespeta dezagun ahaidetasun saindu hori. Lap 185 (V 82). Bertzei eder bazitzaioten harekilako ahaidetasuna. HU Aurp 100. Ahaidetasunezko atxikimenduak. Ib. 173. Ezkontza orrek sortu oi dituan aidetasun-lokarriak urrutiraiño zabaltzen dira. Vill Jaink161. Bereiziki aipatzen du mandazaia, oso ezaguna omen zuan-ta, eta onekin aidetasunen bat ote zuan ere badiote. Berron Kijote 176. En DFrec hay 5 ejs. de ahaidetasun. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: iz. 

    [ahaideria]: g.e.ahaidego, ahaideria, askazigo, senitarte Bizk., ahaiko g.e.

        [ahaideen arteko lotura]: ahaidego, askazigo, haurridego, senidetza, haurridetasun Ipar., senidetasunBizk., senikera Bizk., ahaiko g.e., bernaje g.e., hurkotasun g.e., egokitasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (hed.) parentesco, relación, afinidad
    fr iz. (hed.) affinité, alliance
    en iz. relationship, kinship
    port parentesco, afinidade

    ahaidetasun (Gaurko Hitza, FlickrCC)

     

     

     

     
  • Maite 10:57 pm on 2018/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    atsekabe 

    iz. Gogoko ez denak edo ezbeharrak sortzen duen sentipen mingarria. Ik. bihozmin; nahigabe; sufrimendu. Atseginak azkenean atsekabe bihurturik. Baina gero, atsegin haren atsekabea izaten duzu. Bai, baditugu bihotzean mila atsekabe euskaldunok. Atsekabezko zahartzaroa. Susper gaitzazu atsekabeetan. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [nahigabea]: bihotzondoko, damutasun, dolu, dolumin, kino, lorraldi, nahigabe, pena, samin, samintasun, sentikizun, bihozmin Ipar., kirastasun Ipar., kirats Ipar., xangrin Ipar., tamal Bizk., axanpa Gip., atsekaitz g.e., desplazer g.e., dolore g.e., nahigabetasun g.e., samindura g.e., hiramendu zah., disgustu Heg. beh., lastima Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. pesar, disgusto, aflicción, sufrimiento; desagrado (2) izond. afligido, -a; desconsolado, -a; disgustado, -a
    fr iz. peine, chagrin, regret, déplaisir
    en iz. sorrow, grief; suffering; displeasure, annoyance; worry
    port iz. regret, remorse, sorrow, suffering

    Susper gaitzazu atsekabeetan. (Hiztegi Batua)

    atsekabe (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 10:50 pm on 2018/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    deklarazio 

    iz. 1 iz. Zuz. Adierazpena. 2 iz. Gerra deklarazioa: estatu batek beste baten kontrako gerra hasiko duela publikoki adieraztea. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [azalpena]: adierazpen, adigarri, argibide, argigarri, argipen, argitasun, argitzaile, argitzapen, azalbide, azalpen, definizio, esplikabide, esplikazio, garbitasun, adibide zah., azalde zah., azalduera zah.
    [aitorpena]: aitor, aitorkizun, aitormen, aitorpen, aitorketa g.e., aitorrera g.e., aitorkuntza Bizk. g.e.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. declaración, explicación (2) iz. (Inform.) declaración (3) iz. (Pol.) declaración (4) iz. (Zuz.) h. adierazpen declaración, deposición
    fr (1) iz. déclaration, propos (2) iz. (Zuz.) déposition
    en iz. declaration, statement
    port (1) iz. expressão, manifestação (2) iz. declaração, manifestação

    Eta aitak ez zuen jakin harik eta epaileek deklarazio bat eskatu zioten arte. [Denak hasperenka, Gianni Celati / Pello Lizarralde (Igela, 2005)]

    deklarazio (Gaurko hitza, CC0 Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:42 pm on 2018/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizelkatu 

    ad. zizelkatu, zizelka, zizelkatzen du ad. Zizelaz landu; harrian edo zurean irudi edo forma bat eratu. Loreak eta beste irudi txiki asko marmol harrian zizelkaturik. || Harreman hura oroimenean zizelkatua geratu zitzaidan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zizelkatu. Esculpir; grabar. v. zizelatu. Lora onetan auxe zizelkatuko dozu: “Jaunari eskiñia”. Ker Ex 28, 36 (BiblE zizelkatu; Ur moldatu, Dv bernuzatu, Ol idatzi, Bibl zizelatu). Artistak idatzi, pintatu, zizelkatu egin behar du, soil soilik idazten, pintatzen eta zizelkatzen dunari bakarrik begiratuz. PPer Harrip 91. Hango harri zizelkatu batek dion bezala. Larre ArtzainE 277. Gizonak zizelkatzen ari duen ahaleginak ez du artean ezer adierazten. MEIG IX 133 (en colab. con NEtx).

    Sinonimoak: ad.

        [bernuzatu]: gubiatu, bernuzatu Ipar., irarri, grabatu g.e., otailutu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) du ad. tallar, esculpir; cincelar (2) du ad. (Teknol.) tallar
    fr du ad. ciseler, sculpter
    en du ad. [egurra] carve; [harria] to sculpt; [diamantea] to cut
    port du ad. talhar, entalhar, esculpir

    Euskara batua, zizelkatzeko premian

    Lehen eguna egin du Euskaltzaindiaren biltzarrak. Euskara batuaren ibilbide historikoa aztertu dute, eta esparruz esparru zer egoeran dagoen. Oinarria sendo jarria du estandarrak, baina baditu oraindik bideratu gabeko auziak ere, adituen esanetan. Aurkezpen eguna izango da bigarrena: Euskaltzaindiaren webgune berriarena eta Euskara Batuaren Eskuliburuarena.

     [Euskara batua, zizelkatzeko premian, Garikoitz Goikoetxea (Berria.eus, 2018-10-04)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zizelkatu (Argazkia: Euskaltzaindia)

     
  • Maite 11:29 pm on 2018/10/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    zankez 

    adb. Ipar. Bat-batean, tanpez. Behirik azkarrenak adarretarik zankez geldiaraziz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    zankez. De golpe, bruscamente. v. TANPEZ (s.v. danba). Eta, zankez itzulirik, gibelerat egin zuen Ñakerok. Barb Sup 181. Lohilakatek, zankez, geldiarazten du behi parea. Ib. 148. Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez. Ib. 13. Goxoki lo eginik, zankez atzarriko zen, lehenbiziko paparo-gorria ttiutaka berroan hasi zitzaioneko. Barb Piar I 127. Gain-behera xut luzesko baten zolan gelditzen gira zankez. JE Ber 95.

    Sinonimoak: adlag. Ipar.

    [bat-batean]: bat-batean, bat-batera, behingo batean, behingoan, berehalako batean, bertan behera, bertatik, kolpe batean, kolpe batez, kolpetik, ziplo, banpez Ipar., betan Ipar., bet-betan Ipar., kolpez Ipar., sastakoan Ipar., tanpez Ipar., tipuski Ipar., tipustapastean Ipar., tupustean Ipar., zank Ipar., bat-batez g.e., behingo g.e., sost g.e., sostean g.e., supituan zah., derrepente Heg. beh., derrepentean Heg. beh., bertarik Ipar. g.e., tipustapan Ipar. g.e., hotsean Bizk. g.e., supituki Ipar. zah., frixtan Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. de repente, de pronto, súbitamente; repentinamente
    fr adb. d’un coup
    en adb. suddenly, all of a sudden
    port adb. de repente, subitamente

    Urhats zonbait egin orduko, gelditzen naiz zankez, eta gero, laster batez itzultzen nere ganberalat! [Supazter xokoan, Jean Barbier (Euskal Klasikoen Corpusa)]

    zankez (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
  • Maite 11:52 pm on 2018/10/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    helburu 

    iz. 1 iz. Lortu edo egin nahi den gauza, nahita bilatzen dena. Ik. xede; jomuga. Bere asmoak eta helburuak. Gramatika ez zen harentzat helburua, bidea baizik. Bere helburu bakarra espetxetik ihes egitea zen. Azken helburua. Helburua iritsi. Helburura iritsi, heldu. Helburura jo. Helbururaino jarraitu. || Hizkl. Helburuzko perpausa. Subjuntiboak darabiltza helburua-edo adierazteko. 2 iz. Izaki edo gauza bat berez doan xedea. Gizakiaren helburua. 3 iz. Tiro baten edo jaurtitzen den zerbaiten jomuga. Helburuan jo. Helburuaren erdian. (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

        [jomuga]: burubide, goiburu, jomuga, zertarako, fin zah., xede Ipar. jas., itu Bizk. g.e., itun Bizk. g.e., jomuga, itu Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. objetivo, meta, fin, ideal (2) iz. diana, hito; [tiroari dagokionez] blanco
    fr iz. objectif, but, fin, idéal
    en iz. objective, aim, purpose
    port iz. objetivo, meta, fim, ideal

    Uste horrek eta premia argiak lotu zituen jakintza arlo ezberdinetatik zetozen asko hitzak berreskuratzera, asmatzera, adiera berri bat emateko zereginera; belaunaldi hark ekarri zituen euskarara garatu, helburu, ziurtagiri, oreka, marrazain, jokoz kanpo eta gaur hain errotuta dauden beste hamaika hitz. [Eta hau nola esan?, Itziar Ugarte (Berria.eus, 2018-10-02)]

    helburu (Argazkia: berria.eus)

     
  • Maite 10:33 pm on 2018/10/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    gano 

    iz.  Zub. Gogoa; funtsa, ganora. Laneko ganoa baduzu. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    gano (BN, S; VocBN -> Dv), ganu (R). Ref.: A (gano, ganu); Lh Eusk 1919-1920 (II), 78 y 79; Lrq; Gte Erd 2, 170.

    1. Gana, disposición; afición. “Disposition pour un travail” VocBN. “Humeur” Lh Eusk 1919-1920 (II), 78. “Tendance, goût, disposition” Ib. 79. “Entrain pour le travail. Etym. béarn. gane (gano à Oloron et au Sud d’Oloron), envie, désir” Lrq. “Laneko ganua badüzü (S)” Gte Erd 2. “Kabaliek badizie bere ganua (S)” Ib. 170 s.v. istinto (junto a sen, usma, etc., de otras zonas). Anixko ganu dud xakiteko zerbait orren familiatik. Mdg 143. Nago xateko ganurik bage etsi-etsia. Ib. 153. Nirire ganiua gentu zaitad. Ib. 122 (v. tbn. 146). Zalgizek badu bizikleta-lasterrentako gano berhezi bat. Herr 17-10-1957, 3. Jualterok, bahe eta jualte / ganuekin aldiz lantzen. Casve SGrazi 110. Ziek nahikünte hori / soreraz zazie herrian, / gano horiek beitira / hebenkuetan azkarrian. ‘Puisqu’il y a chez nous de si belles aptitudes’. Ib. 62.

    2. “Harriak ganua behera dizu (Sc), la piedra se inclina abajo” A.

    3. (S). “Secreto. Gaiza bakotxak badizu bere ganoa, cada cosa tiene su secreto” A.

    4. “(S), agradable” A. “(S-saug), convenable, opportun, profitable” Lh. Cf. GANO IZAN.

    Sinonimoak: iz. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    [gano] : ik. gogo, nahi, apeta
    [gano] : ik. funts, ganora

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) iz. (Z) gana, disposición (2) iz. (Z) aptitud
    fr (1) envie (2) aptitude
    en (1) attitude, want (2) aptitude
    port (1) vontade, disposição (2) dom, aptitude

    Laneko ganoa baduzu. (Hiztegi Batua)

    gano (Gaurko hitza, Domeinu Publikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel