ahuakate
iz. BOT. Udare-formako edo forma esferikoko fruitu hezurdun eta berde, hori edo morea, oso zaporetsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. BOT. Udare-formako edo forma esferikoko fruitu hezurdun eta berde, hori edo morea, oso zaporetsua dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
iz. Hazia ereindako soroetatik txoriak uxatzeko jartzen den giza irudiko panpina-antzekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, ‘txorimalo’)
Orotariko Euskal Hiztegian
artakuso (V-m ap. A), artokuso (V-m ap. A).
Espantapájaros. Soloetan ikusten dira txoriak izutu ta ixotuteko gizon-irudiko papao batzuk. Izen asko daukez: kusoa, artakusoa, izugarria, txori-izugarria, […]. Ezale 1898, 127b.
Sinonimoak: iz.
[txori-izugarria] : izugarri, kuso, txori-izugarri, kuka Ipar., mamu Ipar., marika Ipar., arranpalo Bizk., malo Bizk., txori-jagole Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegian, ‘txorimalo’)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es espantapájaros, espantajo
fr épouvantail à oiseaux
en scarecrow
port espantalho
Entzun:
Euskal lexikoan nahastu egiten dira, beraz, ihautetako mozorroak eta alorretako hegazti harrapariak izutzekoak: mozorro, txorizomorro, belezomorro, mamu, txorimalo, kuso, artakuso, txorikuso…Â [Trapuan pupua, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
1. da/du ad. Irauli. 2. du ad. Norbait agintetik bota; garaitu. 3. du ad. Zezena nahiz behia ezten-hagaz lurrera bota. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â ad.
[irauli] : gainazpikatu, hankaz gora jarri, hankaz goratu, irauli, itxulastu, itzuli, itzulipurdikatu, zilipurdikatu, ipurdikatu Ipar., itzulikatu Ipar., azpikoz goratu g.e., gorabeheratu g.e., bueltatu Heg. beh. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (1) (batez ere Ipar.) volcar, derribar (2) derrocar (3) [abelburuak] derribar, mancornar (4) (batez ere Ipar.) embarrancar
fr (1) (se) renverser, chavirer (2) renverser, capoter (3) s’échouer
en (1) to overturn, to upset; to knock down, to knock over (2) to overthrow, to bring down, to topple
port (1) inverter, virar, derrubar (2) derrocar, derrubar
Entzun:
Alde horretatik —eta jipoituko nauzue akaso— ulertzen dut Espainiako Auzitegi Nazionalak atentatu deitzea Barcinari tartak jaurtitzeari; are, ulertzen dut zenbateraino sentitu zen erasoa Barcina une hartan: zeinen barregarri, zeinen zaurgarri, zeinen herritar arrunt, zeinen botere gabetu. Finean, zu eta ni bezalako: erabat uzkailgarri. [Uzkailgarri, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-11-29)] (Berria.info)
adb. (Z) Dudarik gabe. Prefosta ezagutu zuen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â adond. Zub.
[dudarik gabe] : bai noski, jakina, nola ez, noski, araiz Ipar., naski Ipar., aurki Bizk., noskiro g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es (Z) sin duda
fr certainement, sûrement, assurément
en definitely, certainly, without doubt
port sem dúvida
Entzun:
Ez da, prefosta, berak asmatua. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Bidenabar, ene aiduru da hor kanpoan; banoa, zurekin segituz gero kario ordaindu beharko nuke – eta ez diruz, prefosta! Â [Denboraren mugan, Jose Angel Irigaray (Pamiela, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. ezkutuko asmoa.
Orotariko Euskal Hiztegian
GIBEL-ASMO. Segunda intención, intención oculta. Halarik ere, iker eta iker, konfidantza hartu zuen besteak ez zuela gibel-asmorik eta hurrengo aldian lasaiago egon ziren elkarrekin. Mde HaurB 75. Eragozpenik eta gibel-asmorik ezean. Ib. 45.
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es segunda/doble intención
fr arrière-pensée
en ulterior motive, hidden intention, double-dealing
port segundas intenções
Entzun:
Kasu honetan prezioa (kurtsileria ere nirea da) askatasuna izan daiteke. Irakurleak ordain ez dezan ordaintzen duenaren gibelasmoa ez da informazio isuri librea izaten. [Begia jo dit, Angel Erro (Jira, 2013-11-24)] (Berria)
du ad. Digeritu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â ad. g.e.
[digeritu] : digeritu, digestioa egin, egosi, eho Ipar., dijestitu Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):
es digerir
fr digérer, assimiler
en to digest
port digerir
Entzun:
Maiz esan ohi zuen: “Jatekoak on egin diezazun, lehenago ahoan txegosi behar da”. [Mirarien kalezuloa, Nagib Mahfuz / Patxi Zubizarreta (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. Arta, ardura. Beste arazeriak eta zereginak albo batera utzita. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz. g.e.
[ardura] : aditasun, antsia, ardura, arduratasun, arreta, arta, atentzio, axola, begiramen, jaramon, kasu, oharmen, ohartasun, arrangura Ipar., atzartasun Ipar., begira Ipar., zudu Ipar., errekaitu Ipar./Naf., maina Ipar./Naf., adi g.e., adiera g.e., ohar g.e., oharkera g.e., oharpen g.e., diligentzia zah., erreparo Heg. beh., jeloskortasun Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 eta Word Reference hiztegiak):
es (1) coqueterÃa (en el hablar o en vestirse); afectación; amaneramiento (2) preocupación, esmero, cuidado
fr (1) coquetterie (2) souci, soin, application
en (1) coquetry, foppishness, coquettishness, feminine vanity (2) worry, care
port (1) faceirice (2) preocupação, cuidado
Entzun:
Ikaskide ohien urtean behingo bazkariak eragindako estres sozialetik atseden hartzeko komunean babestu da Eli. Isiltasun apur bat behar du. Ispiluaren aurrean jarri eta begietako margoa berritzeari ekin dio. Ez da arazeria; ez erabat, behintzat: bere burua buruz buru izateak sosegua ematen dio, etenik gabe jaurti duen hitz-jarioan zer izan den egia eta zer gezurra birpentsatzeko aukera. Bere burua birmarraztekoa. [Seme-alabak, Idurre Eskisabel (Bira, 2013-11-19)] (Berria)
@txargain @euskaljakintza Daitort neuk ere ez nezaguela atzora arte. Hain ezezagun zaizkidanean ez naiz erabili zale 1
— Idurre Eskisabel (@idurreski) November 19, 2013
@txargain @euskaljakintza baina testuan arazaria jarri eta ongi sartu zitzaidan 2
— Idurre Eskisabel (@idurreski) November 19, 2013
@idurreski @euskaljakintza Bai, ondo geratzen da! Dena den, gaztelaniaz duen itxura eta euskaraz oso desberdina da, coqueteria espainolez 1
— leire narbaiza arizm (@txargain) November 19, 2013
@idurreski @euskaljakintza ona be izan daiteke edo beharrezkoa behintzat! euskaraz, -keria horrekin guztiz negatiboa, aratz-etik urrunduta 2
— leire narbaiza arizm (@txargain) November 19, 2013
Reply