Recent Updates Page 446 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:45 pm on 2013/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    eguzkitako 

    iz. Eguzkitik babesteko erabiltzen den aterki-modukoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 9:17 am on 2013/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    bidaide 

    iz. Norbaiti bidean lagun egiten diona. Bidaidea, gogaide (esr. zah.). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. jas.
    [bidelaguna] bidelagun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es compañero, -a de viaje, compañero, -a de camino
    fr compagnon, -gne de route
    port  companheiro de viagem

    Entzun:

     
  • Maite 8:48 am on 2013/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    arrakalatu 

    da/du ad. (B) Arrailatu. Azala arrakalatuta zuen zuhaitza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Bizk.
    [zartatu]: printzatu, zartatu, arraildu Ipar., pitzatu Gip., zarrakatu Gip., artesitu G-N, erdiratu Zub., bringatu Bizk. g.e., irritu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es agrietar(se), rajar(se), resquebrajar(se)
    fr (se) fissurer
    en (1) to crack (2) to crack, to become cracked
    port gretar-se, rachar-se

    Entzun:

     

    ZUHAITZ ERORIA, RUPER ORDORIKA

    Zuhaitz handi bat
    erori da
    oihanean, goizean.
    Pasaeran nintzen
    autotik
    ikusi dudanean
    zuhaitz eroria,
    oihanean.
    Errepidean noa,
    nahiago nuke
    ikusi ez banu
    zuhaitza erortzen,
    oihanean.

    Uste duzu jada
    zuhaitzak bere aroa bete duela
    oihanean?
    Edo arrakalatu den,
    atsedenik gabe datzan,
    geure bihotzak bezala,
    agurraren ondorengo ondoezan.

    arrakalatu (geographCC, Chris Reynolds)

    Paradisutik
    kanporatua
    sentitu al zara inoiz?
    Arrakalatua,
    zauritua,
    nola gaurko goizaldean
    zuhaitz eroria,
    oihanean?
    Baina arorik aro goaz
    bizitzaren legea da
    berritzea.
    Zuhaitzak bizirik,
    oihanean.Uste duzu

    [Zuhaitz eroria, Ruper Ordorika]

     
  • Maite 8:25 am on 2013/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    eraisgarri 

    izond. Eraits daitekeena. Ohe eraisgarri: Eraisteko eta berriro jasotzeko aukera ematen duen ohea. Eraistean, etzanda geratzen da; jasotzean, berriz, armairu itxura hartzen du.

    Sinonimoak:

    asiento abatible: eserleku etzangarri
    cama abatible: ohe eraisgarri
    puerta/ventana abatible: ate/leiho zabukari

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es abatible
    fr (asiento) inclinable; (mueble) à abatants; (cama) lit escamotable
    en reclining, collapsible [cama abatible: foldaway bed, Murphy bed]
    port reclinável

    Entzun:

    Ohe eraisgarria erosi genuen haurraren logela berrirako.

    eraisgarri (Dreams Beds and Mattresses)

     
  • Maite 8:01 am on 2013/07/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    xerka 

    adb. (Ipar.) Bila  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    xerka (S; SP), txerka (BN-ciz; Aq 193 (AN)), xeka (B, BN-ciz-arb), txeka (BN-arb). Ref.: Gte Erd 19 y 63; Izeta BHizt2 (xeka). Tr. Usado desde desde finales del s. XVIII por autores bajo-navarros, suletinos y algunos labortanos de influencia bajo-navarra (antes se documenta en el dicc. de Pouvreau). La variante suletina es txerka (hay xerka en Xarlem y un ej. suletino de ChantP). En DFrec hay 2 ejs. de xeka, septentrionales.

    Sinonimoak: adond. Ipar.
    [bila] : bila, eske, keta Ipar.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es Ipar. (aurretik izen-sintagma genitiboan, edo izen-sintagma kasu-atzizkirik gabe mugagabean duela; izen-sintagma aipatu gabe egon daiteke) en busca (de), a la busca (de)
    fr en quête de, à la recherche de
    en in search of, looking for
    port em busca de

    Entzun:

    Astebururako zeregin erakargarriren baten xerka, ETB2ko Un plan perfecto saioaren estreinaldia ikustea deliberatu nuen ostegun gauean. Akats larria. Ideiaren bat eman baino, edozein plan egiteko gogo guztiak uxatu zizkidan. [Ispilu deformatzailea, Aritz Galarraga (Berria, 2013-06-22)]

    xerka (FlickrCC, eozikune)

     
  • Maite 8:03 am on 2013/07/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    satsu 

    izond. 1. Zikina, lohia. 2. Moralarekiko garbia ez dena.

    Sinonimoak: izond.
    [zikina] : likits, lohi, urde, zikin, zikintsu Ipar., enas Heg., txerri Heg., ugerdo Bizk., ugertsu Bizk., zerri Ipar./Naf., endes Zub., teiu Zub., ahats zah., zital zah.
    [moralarekiko garbia ez dena] : jas., biziozko, haragikoi, haragikor, lizun, lizunkoi, lohi, urde, zikin, biziotsu Ipar., likits Ipar., teiu Zub., indezente beh., limuri g.e., ahats zah., bizioso zah., desonest zah., debox Ipar. g.e.
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    5000 Hiztegia:

    satsu: izond. 1 sucio/cia, inmundo/da; gauza satsuak hatsa: una cosa sucia (despide) tufo; ele satsuak, hitz satsuak: palabras sucias, obscenas; espiritu satsua: el espíritu inmundo. 2 lascivo/va, obsceno/na

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es sucio, -a, inmundo, -a; lascivo, -a, obsceno, -a
    fr sale, impur, -e ; malpropre, teigneux, -euse
    en dirty, filthy
    port sujo(a), lascivo(a), obsceno(a)

    Entzun:

    Ordutik aurrera, Lebigrerenean, matxardez baizik ez zuten hartu Saget andereñoa; simaurtegi bizia bihurtu zen, txakurrek ere jango ez zuketen usteltasunez elikaturiko piztia satsua. [Parisen sabela, Emile Zola / Karlos Zabala (Alberdania-Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Ikutu-eziña esku satsuz ikutuz. Zait Sof 81.  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Lascivia, Abraham Janssens (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:02 am on 2013/07/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    urardotu 

    ad. Indarra kendu; ezaugarri jatorrenak kenduz, zerbait gatzgabe bihurtu.

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [indarra edo zinezkotasuna kendu] -(r)i indarra kendu, -(r)i mamina/mamia | huna/guna kendu (fig.).  (Labayru ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es descafeinar, desnaturalizar, desvirtuar, rebajar (Elhuyar Hiztegia);  adulterar, mezclar vino con agua (5000 hiztegia)
    fr diminuer, dénaturer, fausser
    en to dilute, to water down
    port descafeinar, desnaturalizar, desvirtuar, rebaixar

    Entzun:

    Errepublikanoen zuzenketen ostean ere immigrazio erreforma urrats historiko bat izanen dela uste dutenak asko dira oraindik AEBetan, baina etorkinen eskubideen aldeko erakunde askok etsipenez ikusi dute Obamaren jatorrizko proposamenaren urardotzea. [Immigrazio erreforma urardotu dute errepublikanoek, Ion Orzaiz @IonOrzaiz (Berria, 2013-06-29)]

    urardotu (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel