Recent Updates Page 445 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 9:32 am on 2013/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    harea 

    iz. Oso tamaina txikiko harri-aleen multzoa, gutxi gorabehera 0,4-6,3 mm bitarteko alez osatutakoa. (Harluxet Hiztegi Entzilopedikoa)
    Entzun:

     
  • Maite 9:46 pm on 2013/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    zaletasun 

    iz. Zerbait edo norbaiten zale izatea, hartarako edo harenganako joera edo atxikimendua. Zaletasuna hartu dio ardoari. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [afizioa] : atxikimendu, eraspen, zale jas., ekarrai g.e., afizio Heg. beh., ekarritasun Ipar. g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es afición, tendencia, propensión, inclinación
    fr attachement, amateurisme, affection, dévouement
    en (1) grina liking, fondness; tendency; bent; weakness (2) drogarena addictiony (3) egitekoa hobby
    port afeição, inclinação

    Entzun:

     
  • Maite 10:00 am on 2013/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    berdantza-bart 

    adb. Joan den gauaz aurreko gauean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    BERDANTZA-BART (G-to; Añ; berdentza-bart AN-larr; berdantzart Lar (-nz-), Hb ap. Lh; berdantzarat Lar (+ -nz-), H; berdantzat AN-gip, G-bet; Lar (+ -nz-), H). Ref.: A (berdantza, berdantzat); Asp Leiz2 (berdentzabart); Gte Erd 131. Anteanoche. “Trasnochada, de la noche inmediata, bart, de la antecedente, berdanzart, berdanzarat”, “antes de anoche, berdantzat, berdantzarat” Lar. “Anteanoche” Lar y Añ. “Berdantzaara [?], berdantzart (Hb), jour, temps d’avant-hier, nuit précédente” Lh. “Berdantzat etorri nintzen (AN-5vill)” Gte Erd 131.

    Sinonimoak: iz.
    [herenegun gauean] : berdantza (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es anteanoche
    fr avant-hier soir
    en the night before last
    port adv avant-hier soir

    Entzun:

    Berdantza-bart bakarrik joan nintzen gure txokora, aurreko gauetan izandako solasak ezin burutik kendu.

     
  • Maite 3:24 pm on 2013/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    keinukari 

    1. izond. Keinuka ari dena. 2. iz. Argi bat txandaka piztu eta itzaltzen duen gailua. (Gehienbat arreta ipinarazteko edo zerbait adierazteko erabiltzen da: iragarki argitsuetan, ibilgailuak biraren bat eman behar duenean, etab.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    keinukari (gifanimados.com)

    Sinonimoak:  iz./izond.
    [keinuka ari dena] : keinulari g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) guiñador, -a; gesticulador, -a, que hace muecas (2) intermitente [luz]; que se enciende y se apaga, que destella (3) Autom. intermitente
    fr (1) clignotant, -e (2) Autom. clignotant
    en (1) flashing [light] (2) Autom. indicator (Br); turn signal (Am)
    port (1) pisca-pisca (2) seta

    Entzun:

    Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukaria eta irribarretsua. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Neon-argi keinukari berdea zeukan goiko aldean. [Ortzadarra sutan, Fernando Morillo (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    keinukari (gif-animados.net)Ez nintzen guti harritu, tupustez, Ximurraren auto urdineko keinukariek ñir-ñir egitean bide ondoko aparkaleku baterat. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

     
  • Maite 7:22 am on 2013/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    elemenia 

    iz. (Ipar.) Kopuru guztiz handia, jendetza. Gizon-elemenia atera zitzaion bidera. | elemenia bat: elemenia bat meza entzunagatik ere. Dh 225 (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa eta Orotariko Euskal Hiztegia)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    elemenia (G-goi ap. A; Aizk, Dv, H), elemena (V-gip).

    Sinonimoak:

    [elemenia]: iz. Ipar. jendetza
    [elemenia bat]: zenbtz. Ipar. bost, hamaika, hamaikatxo, makina bat, makinatxo bat (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es gran número, infinidad, multitud
    fr grande quantité, multitude
    en multitude, crowd
    port multidão

    Entzun:

    Beste aldean kapirotedun elemenia zegoen bildurik, elkarren artean hizketan, binaka, taldetxoetan, biribiletan. [Euskal karma, Jon Alonso (Susa, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bestek esanaren sintesi bat saiatzea ere eginbide zaila da: elemenia gauza esan eta idatzi da, eta askotariko, gehiegitarikoak apika. [Hamlet, William Shakesperare / Juan Garzia (Ibaizalbal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Halako pila nahasi bat zen, piztia elemenia bat, zuhaitzak, lore multzoak, belarra, lurra bera desagerrarazteraino. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    elemenia (FlickrCC, Hersson Piratoba)

     
  • Maite 7:31 am on 2013/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    trauskil 

    izond. (B) 1. Zakarra, ongi landu gabe egina dena. 2. Gizakiez mintzatuz, baldarra, zakarra, itxura txarrekoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  izond. Bizk. g.e.
    [zarpaila] : zarpail, zurtzuil BN-Z (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es tosco, -a, basto, -a, rudo, -a, zafio, -a, desgarbado, -a
    fr grossier(ère), rude, dégingandé(e)
    en crude, rough (aplicado a cosas); crude, coarse (persona: rudo, sin modales)
    port tosco(a), rude, sáfio(a), grosseiro(a); deselegante, desalinhado(a)

    Entzun:

    Patioaren erdian, betaurreko biribileko mutil trauskil samar bat, galdutakoaren itxura zeukana guztiz: geroxeago jakingo nuenez Aitor Larrañaga zuen izena, ordura arte Arrasaten bizi izandakoa, eta orain, aitaren lanbide-aldaketaz, ez inor ez ezer ezagutzen ez zuen herri batera ekarria. [Nerabearen biluzia, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Atari barruko zahar usainak, barradun itxiturazko igogailu trauskilak eta maila higatu eta horituek egin zidaten harrera, eta, gorago, une goxo eta berezia gogorarazten zidan eskailburuko txokoa agurtu nuen. [Zoririk ez, Imre Kertész / Urtzi Urrutikoetxea (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    trauskil (Marcus, ‘La délicatesse’)

    trauskil (FlickrCC, lezumbalaberenjena)

     
  • Maite 11:42 am on 2013/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    tripi-trapu 

    iz. ZOOL. Erranidoen eta hilidoen familietako anfibio anuruen izen arrunta. Azala leuna, atzeko hankak luzeak eta sendoak, aurrekoak motzak, eta begiak irtenak dituzte. Intsektu, araknido, molusku eta beste hainbat animalia txikiz elikatzen dira. (‘igel’, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    tripitrapu.

    “Rana” Zubk Ond.

    Sinonimoak:  iz.
    [ornodun urlehortarra] : ugaraxo Bizk., xakel Gip., negel Naf. (‘igel’, UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es rana
    fr grenouille
    en frog
    port rã

    Entzun:

    Urmael berde handi bat ikusi genuen, tripi-trapuz betea.

    tripi-trapu (Wikimedia Commons)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel