bainujantzi
iz. Igeritarako edo eguzkia hartzeko jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Entzun:
iz. Igeritarako edo eguzkia hartzeko jantzia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Entzun:
1. iz. Substantzia bati tenperatura altua, bereziki giza gorputzak edo dagokionak ohizkoa duen tenperaturaren aldean, edukiarazten dion ezaugarri fisikoa; delako egoera eta egoera horretan dagoenak gorputzean eragiten duen sentsazioa. Bero handia dago gela honetan. 2. iz. FIS. Beste energien eraldaketatik datorren energi mota, tenperatura igotzea, zabalkuntza, gorputzen deskonposizioa, etab. eragiten duena. 3. iz. Arreske dagoen ugaztun emearen egoera. 4. iz. Sukarra. 5. izond. Bero-sentsazioa eragiten duena; gorputzarena baino tenperatura altuagoa duena. Udako gau beroetan. 6. izond. Gartsua; erraz sutzen den pertsona. Gogo beroz. Gizon beroa, odol berokoa. 7. izond. PINT. Zenbait koloreri (gorria, laranja, etab.i) esleitu zaien koalitate subjektiboaz esaten dena (kolore hotzei kontrajarririk). Kolore beroak nahiago ditu. 8. adb. Berotasunez. • FIS. bero espezifiko. Substantzia baten masa-unitatearen tenperatura gradu batez igotzeko behar den bero-kantitatea. || bero sor. Egoera-aldaketa gertatzen den bitartean, eta tenperatura aldatzen ez delarik, substantzia batek zurgatzen edo askatzen duen bero-kantitatea. • BERO EGIN. Giro beroa izan (aspektu ez-puntuala denean bakarrik). Bero handia egiten du Saharan. || BERO EGON. Bero izan. || BERO IZAN. Giro beroa izan; norbaitek bero-sentsazioa izan. || BERO JOKATU. Diru asko jokatuz apustu egin. || BERO-BERO EGIN (norbaitek norbait) (bereziki -ta/-ik atzizkiez). Berotu; sutu, haserretu; jipoitu. Jaungoikoaganako maitasunez bero-bero eginik. Bero-bero eginda zegoela, ukabilkada ederra eman zion. Bizkarra bero-bero eginda bidali zuen. || BEROAK EMAN, HARTU. Jipoia eman, hartu. || BEROARENA KENDU. Ahoberoaren esanei gehiegizkoa kendu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
[berotasuna] : berotasun (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) calor (2) Fis. calor (3) calentura, fiebre (4) celo de los animales (5) izond. caliente, cálido, -a; caluroso, -a (6) izond. ardiente, apasionado, -a, ferviente (7) pertsona irascible; enfadadizo, -a; airado, -a; furibundo, -a (8) adb. calurosamente
fr (1) chaleur (2) izond. chaud, -e ; chaleureux, -euse (3) desira ardent, -e, fervent, -e (4) pertsona irascible, irrité, -ée (5) adb. chaudement
en (1) warmth; heat (2) Fis. heat (3) izond. warm; heated; hot (4) izond. passionate; enthusiastic; fervent
port (1) calor (2) Fis. calor (3) febre (4) cio (5) izond. quente (6) fogoso(a) (7) pertsona esquentado(a) (8) adb. esquentado(a);
Entzun:
izond. Haserretzeko joera duena, erraz haserretzen dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: izond.
[haserretia] : odol-bero, suminbera, suminkor, sutsu, hisikor Ipar., jauzkor Ipar., samurkor Ipar., haserreti g.e., haserretsu g.e., hirakor g.e., odoldun g.e., saltakor g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es propenso a enfadarse/enfurecerse; colérico, -a
fr irascible, irritable, coléreux, -euse
en bad-tempered, quick-tempered
port irascÃvel, colérico(a), enfurecido(a).
Entzun:
Mahai gaineko paperen artean, Txomin Peillenen testu bat, gorriz nabarmendu nuen paragrafo batekin: Zuberoan espainultzen esaten omen diote haserretzeari eta espainulot haserrekor suminduari. [Espainulot, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-07-18)]
adond. Lurretik altxatu gabe higituz edo higiaraziz, herrestan ibiliz.
Orotariko Euskal Hiztegian:
tatarrez (V-m), tatarraz (V-gip), tatarras (V-gip; A), tartarras. Ref.: A; Etxba Eib (tatarraz); Elexp Berg (tatarras).
Sinonimoak: adlag. Bizk.
[arrastaka] : herrestan, narras, narrasean, narraska, herresta Ipar., herrestaka Ipar., arrastaka Heg., dandarrez Bizk.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es a rastras, arrastrándo(se)
fr en traînant
en dragging, crawling (along); creeping (along); [zerbait] pulling sth along; [zerbait] hauling sth (along)
port arrastado(a)
Entzun:
Segidan, eta neke handiz, Fionnen gorputza tatarrez eraman zuen. [Gerlari zuria, Joanes Urkixo (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Eta hain sakon ze, azkenean txikienak joan behar izan duen, tatarrez, koban barrurago sartzea ezinezkoa egin zitzaion lekuraino. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
iz. (Ipar.) 1. Erratza. 2. Isatsa. 3. Adatsa. 4. Ik. sorgo. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz. Ipar.
[erratza] : erratz, isats, erkatz Ipar., eskoba Heg., inar Bizk., isuski Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) escoba (2) rabo (3) cabellera (4) Bot. sorgo
fr (1) balai (2) queue (3) chevelure (4) Bot. sorgho
en (1) broom (2) tail (3) hair (4) Bot. sorghum
port (1) vassoura (2) cauda (3) cauda (4) Bot. sorgo
Entzun:
Ostatuko zerbitzaria jatsa pasatzen ari zen. [Skyroom, Ramuntxo Etxeberri (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Nire txakurrak jats ederra du.
Atarian zegoen neskak inoiz ikusi dudan bilo-jatsik ederrena zuen.
Sorgoz inguraturik zegoen etxetxoa.
Hitz polita. Horrekin lotuta, ezpela etorri zait gogora. Nik ez dakit zehazki zenbateraino zabaldua izango zen hori Euskal Herrian, baina nik baserrian ezagutu dut (Sunbillan) erratz gisa ezpela erabiltzen ( http://eu.wikipedia.org/wiki/Ezpel ): adaxka txikiz sorta bat egin eta kirten bati lotuta, sukalde ingururako, eta adar handiago bat osorik hartuta, ukuilu ingururako. A, eta menda-belarra ere bai, geletan: usain goxoa emateaz gain, ona omen zen arkakusoen kontra. Gauza ezagunak izango dira, beharbada, baina…
iz. 1. Morkotsa, gaztaina-oskola. 2. Aleak kendu zaizkion artaburua. • lokotx-bilketa. Ilaran jarritako lokotxak banan-banan bildu eta ilararen aurreko pilara biltzean datzan jokoa. Lehenen biltzen dituenak irabazten du. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak: iz.
[morkotsa] : morkots, karlo Ipar., lakatz Bizk., mardots Zub.
[aleak kendu zaizkion artaburua] : txokor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) erizo (de castaña) (2) zuro, mazorca desgranada
fr bardane, teigne
en burr
port ouriço
Entzun:
Zuhaitzetik eroritako gaztaina baten lokotxa zeukan eskuan.
Jokoaren oinarria da, lokotxak, edo oskolak, saski batean biltzea ahalik eta denbora gutxienean. Lokotxak lerrotan jartzen dira elkarrengandik 1,25 metrotara. Horretarako, lehiaketa gunean parte hartzaile adinako saskiak jartzen dira, guztiak berdinak, 40-50 zm bitarteko diametroa eta 40-50 zm-ko altuerakoak. Â [Lokotx biltzea, kirolae.blogspot.es]
iz. (gehienetan pl.) 1. Elastikotasunez elkarrengandik urruntzera jotzen duten bi besoz osaturiko tresna, hatzez zanpatuz objektu txikiak eusteko edo hartzeko erabilia. 2. Bi beso giltzatuz osaturiko tresna, malguki baten indarrez elkartzen diren muturrez zerbait hartu edo eusteko erabilia. Arropa esekitzeko matxardak. 3. ZOOL. Zenbait artropodotan, bereziki krustazeoetan, hurbil daitezkeen bi pieza zurrunez osatutako gorputz–adar atzilaria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:Â iz.
[bi hortzeko sardea] : aitzurrotx, bihortz, bihortzeko, horzbiko, sardeka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
[tenazas] : kurrika (bat.), orrika (bizk.), trukes, urkulu. (Labayru)
[pinza] : pintza ((Labayru)
[lenguaraz, criticón -a. ] : Gehienetan genero femeninoari jagoko. (Labayru)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) (tresna) pinza (2) (euskarria) puntal (3) (sardea) horca [de dos púas] (4) tenaza (para abrir el erizo de la castaña) (5) Zool. quela; pinza (Elhuyar Hiztegia) / 1 iz. tenaza. 2 iz. pinza. 3 izond. lenguaraz, criticona. (5000 hiztegia)
fr (1) pince, fourche (2) Zool. pince
en (1) erreminta tongs; pliers (2) (arropa zintzilikatzeko) (clothes) peg (3) (depilatzeko) tweezers (4) (Zool.) claw
port (1) pinça (2) pontal, esteio (3) pegador
Entzun:
Eskuetara heltzen zitzaidan guztia hartzen nuen biltzeko: poxpolo-kutxak; lekak; azukre koxkorrak ere bai, eta ilea kentzeko amaren matxardak erabiltzen nituen horretarako. [Loroaren teorema, Denis Guedj / Jon Muñoz (EHU, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Ez zen erraza ulertzea, esaten zuen hitz bakoitzean matxardak klaskatzen baitzituen. [Harry Potter eta sekretuen ganbera, J.K. Rowling / Iñaki Mendiguren (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Izan ere, bi prenda haiek lehenago ikusiak nituen matxarda sorta bati lotuak, etxe barruko patioko arropa-esekitokian. [Patata soro bat, Josetxo Azkona (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Urteak igarotzen dira, orain Pedro da, laster Filomena matxardaren alabarekin ezkonduta ikusiko dugu. [Eguzkipekoak, Pablo Sastre (Alberdania, 2003) ] (Ereduzko Prosa Gaur)
Reply